Badakigu norentzat izan ziren 2 eguneko forfait-ak
Ekitaldiaren deskribapena
Hauentzat izan ziren: Saint Lary - Xabat Otazu Otazu ; Font Romeu Pyrénées - Unai García Martínez
Parte hartu gure zozketan eta irabazi bi forfait Saint Lary eta Font Romeu Pyrénées 2000 eski-estazioetarako.
Eta gogoratu, zure Gazte-txartela pack aplikazioan Saint Lary eta Font Romeu Pyrénées 2000 eski-guneetan eguneko forfaitak erosteko % 25eko beherapena eskaintzen dizuten kupoiak aurki ditzakezu!
Zer zozkatuko dugu?
Altiservice enpresaren eski-estazio bakoitzerako (Saint Lary eta Font Romeu Pyrénées 2000) 2 eguneko forfait
Parte hartzeko modua:
Bete formulario hau zure datuekin (azken eguna abenduaren 18a)
Irabazleei jakinaraztea:
Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Irabazleek 2 kode jasoko dituzte beren e-mailean. Kode hauek Altiservice enpresaren webgunean eguneko bi forfait-gatik trukatu daitezke.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak onartzen direla.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -