"Sonido directo y diseño de audio" ikastaroa, Xanti Salvadorrekin
Zuzeneko soinua kapturatzeko teknikak aztertzeko eta soinu-nahasketak, audio-giroak eta unibertso narratibo soinudunak sortzen ikasteko ikastaroa.
Programa:
Ikus-entzunezko lanetarako zuzeneko soinuaren grabazioaren oinarriak modu teorikoan eta praktikoan aztertuko dira. Soinu-kapturaren oinarri teknikoak aztertuko dira. Eguneroko entzunaldietan soinu-geruzak identifikatzen ikasiko da, soinu-atmosfera sinesgarriak berreraiki ahal izateko. Soinu-unibertso narratiboa sortzeko fase ezberdinak aztertuko dira.
Helburuak:
- Zuzeneko soinuaren harrapaketa aztertzea.
- Audio nahasketak nola egin ikastea.
- Soinu postprodukzio teknikak ezagutzea.
- Unibertso soinudunen sorrera ikastea.
Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko apirilaren 28a, 23:59.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2025(e)ko maiatzaren 5(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 30(e)ra
- OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 17:30-20:30
- Lekua Larrotxene Kultur Etxea - Intxaurrondo, 57 (Donostia-San Sebastián)
- Zenbatekoa240 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Larrotxene Kultur Etxea
- Izena emateko informazioa


