Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak 2024: egitaraua

Irun 2024(e)ko ekainaren 21(e)tik 2024(e)ko uztailaren 1(e)ra
  • Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak 2024: egitaraua

Ekainaren 21etik uztailaren 1era arte ospatuko dira Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak 2024.

Joan den urteko edizioari jarraikiz, aurten ere, kontzertuak astebete aurreratuko dira, eta jaien aurreko asteburuan hasiko dira: ekainaren 14an, ostiralarekin, Izaro mallabitarrak bere azken lana aurkeztuko du, Cerodenero, Urdanibia plazan, eta, larunbat horretan bertan, berriz, ekainak 15, Camela duo madrildarrak joko du, San Juan plazan, bere 30. urteurrena ospatzeko bira betean.

Hurrengo astean, ostiralean, ekainak 21, Puro Relajo arituko da, San Juan plazan, rantxerak eta abesti herrikoiak jotzen, eta, egun berean, gauez, Urdanibia plazan, irundarrek beste proposamen berritzaile bat izango dute aukeran: Solar Sound System, musika elektronikoaren bidez ingurunearekin harmonian dagoen mundu jasangarri bat aldarrikatzeko jaialdi bat.

Ekainaren 22an, ZETAK taldeak bere azken albuma aurkeztuko du, Aaztiyen, Urdanibia plazan, eta, aurrez, Ankerra jardungo da. Hurrengo egunean, berriz, ekainak 23, Kaotiko arituko da, leku berean, eta, haren aurretik, Apaga y Vámonos.

Bestalde, Gaztegunea (Euskal Jai pilotalekua) gazteen topalekua izango da, ekainaren 25ean, 26an eta 27an. Horixe azaldu du Gazteriako ordezkariak: "Gazteriak hiriko gazteei asko gustatuko zaizkien kontzertuak eskaintzeko apustu anbiziotsuari eutsi dio,  eta artista entzutetsuak ekarriko ditu, hala nola Sara Socas, talentu berriekin batera”.  Horrela, ekainaren 25ean, Zilibito RecordsTxiltxoko eta Anixe arituko dira; hurrengo egunean, Sara Socas artista kanariarra, Freestyle Master Series España ligara (Espainiako oilar borroken txapelketa nagusietako batera) igo zen lehenengo emakumea; eta, azkenik, ekainaren 27an, Hofe x 4:40 talde nafarra. Kontzertu horien guztien ondoren, bertako disko jartzaileek emango diote jarraipena jaiari: ekainaren 25ean, DJ María Lópezek eta DJ Asier Burguetek; ekainaren 26an, DJ Candik eta DJ Josu Rodríguezek; eta, ekainaren 27an, DJ Arrak eta DJ Aitana Grandesek. Denak ala denak, etorkizun handiko gazteak, fuerte datozenak eta Irun osoa bibrarazteko helburua dutenak.

Hurrengo hitzordua, proposamen bikoitz bat, sanmartzialetako asteburu betean izango da, ekainaren 28an. Alde batetik, aurten ere, Rak$ Club Urdanibia plazara itzuliko da, genero urbanoko onena biltzen duen line-up batekin: Soto Asa, batetik, eta DJ Suso eta DJ Katana, bestetik. Beste alde batetik, Orquesta Jamaica Show ere bueltatuko da, hiri osoa dantzan eta kantuan jartzeko kontzertu bat ematera.

Jaiak bukatzeko, diskofesta bat izango da, ekainaren 30ean, igandearekin, Urdanibia plazan, eta disko jartzaileen saio bat, 1980ko eta 1990eko hamarkadetako hit-ak, Zabaltza plazan. 

Hona hemen sanmartzialetako kontzertuen egitaraua:

Ekainak 14, ostirala

  • 22:30 - Izaro, Urdanibia plazan

Ekainak 15, larunbata

  • 22:30 - Camela, San Juan plazan

Ekainak 21, ostirala

  • 22:00 - Solar Sound System, Urdanibia plazan
  • 23:00 - Puro Relajo, San Juan plazan

Ekainak 22, larunbata

  • 22:30 - Ankerra, Urdanibia plazan
  • 00:00 - ZETAK, Urdanibia plazan

Ekainak 23, igandea

  • 22:00 - Apaga y Vámonos, Urdanibia plazan
  • 00:00 - Kaotiko, Urdanibia plazan

Ekainak 25, asteartea

  • 19:30 - Zilibito Records + Txiltxoko + Anixe, Gaztegunean
  • 22:00 -DJ María Lopez, Gaztegunean
  • 22:30 - DJ Asier Burguete, Gaztegunean

Ekainak 26, asteazkena

  • 20:30 - Sara Socas, Gaztegunean
  • 22:00 -DJ Candi, Gaztegunean
  • 22:30 - DJ Josu Rodríguez, Gaztegunean

Ekainak 27, osteguna

  • 20:30 - Hofe x 4:40, Gaztegunean
  • 22:00 - DJ Arra, Gaztegunean
  • 22:30 - DJ Aitana Grandes, Gaztegunean

Ekainak 28, ostirala

  • 22:30 - Soto Asa + Suso + Katana, Urdanibia plazan
  • 23:30 - Orquesta Jamaica Show, San Juan plazan

Ekainak 30, igandea

  • 22:30 - Diskofesta, Urdanibia plazan
  • 23:30 - 1980ko eta 1990eko hamarkadetako hit-en DJ saioa

 

Irungo Udala

Laburrean

Non