Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023: saioen egitaraua

Pamplona/Iruña 2023(e)ko urriaren 7(e)tik 2023(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023: saioen egitaraua

Iritsi da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 46.ena. Azkenekoa, 2021ekoa, ziurgabetasun erabatekoan egin genuen, pandemia baten erdian, bertso plaza moteldua zelarik, eta kultura arriskuan. Egun, zorionez, bertso plaza berreskuratzen doala esan dezakegu, eta kulturak, mehatxuak mehatxu, gizartearentzat duen balio ezinbestekoa erakutsi du. Bide horretan, ale berri bat gehitzera dator aurtengo txapelketa.

Zortzi saio izango dira denera, beste horrenbeste udalerritan, eta finala Iruñean jokatuko da, abenduaren 2an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.
 
29 bertsolarik eman dute izena aurtengo txapelketan, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izanen dira Iruritan abiatuko den ibilbidean. Guztira, zortzi saio izango ditu txapelketak, beste horrenbeste udalerritan. Izan ere, Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere egitasmoa eta bertsolaritza Nafarroako lurralde osora hedatzeko apustuan urrats berri bat emango du aurtengo txapelketarekin.

Lau final-laurden izango dira guztira, Iruritan, Vianan (txapelketaren historian lehen aldiz), Uharten eta Agoitzen. Hor ariko diren 24 bertsolaritatik 18k egingo dute aurrera, finalaurrekoetara. Fase horretan hiru saio izango dira, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan. Azkenik, Iruñean jokatuko da finala, abenduaren 2an, larunbatez, Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari ariko dira bertan, finalaurrekotatik sailkatutakoak. Zortzi horien artean, saioan zehar puntuaziorik altuena lortzen duten bi bertsolariek buruz burukoa jokatuko dute. Hor erabakiko da 2023ko txapelduna.

Parte hartzaileei dagokionez, anitza da ordezkaritza. Lau parte hartzaile berri izango dira (Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Eki Mateorena eta Fernando Ziganda), eta baita txapelketan aspalditik parte hartzen duten beste hainbat ere. Aurten, gainera, lau txapeldun ariko dira: Julen Zelaieta, Julio Soto, Xabier Silveira eta egungo txapelduna den Saioa Alkaiza.

Sarrera guztiak eskuragai daude gaurtik aurrera www.bertsosarrerak.eus atarian. Saioen egunean bertan ere jarriko dira leihatilan salgai, beti ere Internet bidezko salmentan agortu ez badira. 17:30ean hasiko dira saio guztiak, salbu eta finala, 17:00etan hasiko dena.

Saioen data eta tokiak:

Final laurdenak:

Finalaurrekoak:

Finala: Abenduak 2, Iruñea

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2023(e)ko urriaren 7(e)tik 2023(e)ko abenduaren 2(e)ra
  • LekuaIrurita, Viana, Uharte, Agoitz, Altsasu, Lesaka eta
    Pamplona/Iruña
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara

Non