Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023: saioen egitaraua

Bilbao 2023(e)ko urriaren 1(e)tik 2023(e)ko abenduaren 16(e)ra
  • Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023: saioen egitaraua

Urriaren 1ean hasiko da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Mungian, eta abenduaren 16an izango da finala, ohi denez, Bilbao Arenan. Guztira, sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango dira, gaur aurkezpenean azaldu dutenez.

Kanporaketak urriaren 1a eta azaroaren 1a bitartean jokatuko dira, Mungian, Gernika-Lumon, Arrigorriagan, Erandion, Igorren eta Lekeition. Finalaurrekoak Berrizen, Santurtzin eta Lemoan izango dira, azaroaren 11n, 18an eta 25ean, hurrenez hurren, eta finala Bilbon jokatuko da, abenduaren 16an.

Kanporaketetan, 36 bertsolarik kantatuko dute: 'Udabarria Bertsotan' fasetik sailkatutako 30 bertsolarik eta 2021ean finalaurrekoetan abestu zuten beste seik. Finalaurrekoetako fasera horietako 11 bertsolari sailkatuko dira, eta han izango dituzte zain finalaurrekoetara zuzenean pasatu diren zazpi bertsolariak, 2021ean finalista izan zirenak. Etxahun Lekue ere izan zen finalista, baina ez du txapelketan parte hartuko.

Hiru finalaurrekoetako irabazleak eta puntuazio altuena lortzen duten beste bostak sailkatuko dira finalera.

Saioetako sarrerak erosteko aukera dago Bertso Sarrerak atarian. Oraindik sarrerarik geratuko balitz, saioaren egunean bertan txarteldegia zabalduko litzateke, 16:00etan; finalean, ostera, 15:00etan zabalduko dute txarteldegia.

Saioen egitaraua

  • Mungia 2023/10/01
  • Gernika-Lumo 2023/10/08
  • Arrigorriaga 2023/10/15
  • Erandio 2023/10/22
  • Igorre 2023/10/29
  • Lekeitio 2023/11/01
  • Berriz 2023/11/11
  • Santurtzi 2023/11/18
  • Lemoa 2023/11/25
  • Bilbo 2023/12/16
eitb.eus

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2023(e)ko urriaren 1(e)tik 2023(e)ko abenduaren 16(e)ra
  • LekuaBizkaiko hainbat herritan
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non