"Persona, foto, copia", Julia Spínolaren erakusketa
Erakusketa honetan, Julia Spínolak (Madril, 1979) aurretiaz landutako lanak aurkeztuko ditu, erakusketa honetarako berariaz sortu dituen obra berriekin elkarrizketan. Lan berrietan, bere burua eta beste artista batzuk "kopiatzen" ditu, bide horretatik ikertzeko forma eskultorikoen eta forma horiek estaltzen dituzten testuren errepikapenak dakarren plazera nahiz bolumen horiek museoko espazioan kokatuta daudelarik sortzen dituzten erlazioak.
Artistaren aurretiko aurkezpenetan bezala, Spínolak lanerako material gisa darabil argia, bere obrara hurbiltzeko modu desberdinak sortzeko baliatzen baitu. Espazio jakin baten baitako espazioan bere piezen artean topaketa sotilak sortzeari ematen dion garrantziak ikusleari biziarazten dio gauzatzen ez den gertaera batean parte hartzeko esperientzia, materialtasun artegagarriez inguratuta eta haiekin erlazioan. Ikusgarritasun-maila desberdinen potentzialtasunaren bidetik, erakusketa aldatuz doa erakusketa-aretoetako argi-baldintza aldakorren arabera, egunean zehar, baina baita museoko espazioan dagoen hilabeteetan zehar ere.
Julia Spínolaren lana bakarka erakusgai izan da honako zentro hauetan, besteak beste: Fundació Miró, Bartzelona (2020); ARTIATX, Bilbo (2020); CA2M – Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2018) eta Halfhouse, Bartzelona (2016). DAADren (Berlin) egoiliarra izan zen, eta El Ojo Crítico de Artes Plásticas de Radio Nacional de España saria eskuratu zuen 2013an.
Erakusketa hau Centre rhénan d'art contemporain (CRAC Alsace) erakundearekin lankidetzan antolatu da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2023(e)ko ekainaren 2(e)tik 2023(e)ko abenduaren 10(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara
- Lekua Artium Museoa
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz - Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Artium Museoa