UPV/EHUko Uda Ikastaroak 2022: "Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak"

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko uztailaren 7(e)tik 2022(e)ko uztailaren 8(e)ra
  • UPV/EHUko Uda Ikastaroak 2022: "Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak"

Azalpena

Juan Sebastian Elkano eta bere lehen mundubiraren kommemorazioa landu du hiru urtez Elkano Fundazioak eta bada garaia ibilbide honetan ikasitakoa eta bildutakoa gizarteratzeko. 2019tik hona ezagutza berri asko bildu da baita galdera berri asko. Horietako bat funtsezkoa da: zer oroitzen dugu, zergatik, nola, nortzuk, zertarako?

Galdera horien azterketa sakona egiteko antolatu nahi izan dugu Uda Ikastaro hau. Halaber, duela 500 urte gertaturiko horiek gaurko gure munduarekin zein gizartearekin duten lotura aztertzeko. Horrela, batetik bestelako begiradak eta kontaerak” deituriko hitzaldi eta solasaldi sortak deskolonizazioa eta mundializazioa izango ditu hizpide; bestetik, “itzuli berri bat munduari” izeneko blokeak egungo gizarteen erronkak errepasatuko ditu, hala nola gobernantza, justizia… Azkenik, laugarren blokean transmisioari eta oroitzapenei helduko diogu baina gerora begiratuz: zer nolako begiradak iraganari, zer transmititu?

Helburuak

Lehen mundubiraren kommemorazio honetan ikasitako eta gizarteratutakoaren inguruan galdera berriak sustatzea.

500 urte gertaturiko horiek gaurko gure munduarekin zein gizartearekin duten lotura aztertzea eta hausnarketa egitea.

Jarduera nori zuzenduta

Publiko orokorra.

Kolaboratzaileak

Elkano.

uik.eus

Laburrean

Non