Azkena Rock Festival 2022: Araba ARF Tour

Laguardia 2022(e)ko ekainaren 4(e)tik 2022(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • Azkena Rock Festival 2022: Araba ARF Tour

Azkena Rock Festival bere 20 urteak ospatzen ditu ekainaren 16, 17 eta 18 egunetan Mendizabalan, Gasteizen, eta aurtengo edizioa oso berezia izango da; izan ere, besteak beste, rockaren amabitxi Patti Smith izango dugu gure artean, itzal handiko beste izen batzuekin batera, hala nola The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika edo Morgan. Urteurrena dela eta, aurten, jaialdiak egun bat gehiago izango du, osteguna, eta, gainera, bonus track bat gehitu diogu gaur: Trashville karpako programazioa; agertoki horretan izaten dira kontzertu bizi eta kañeroenak, eta kasu honetan, Cramps taldea gogorarazten duen munduko bandarik garrantzitsuena arituko da, Teenage Werewolves, baita Micky y Los Colosos del Ritmo nekaezinak eta Lord Diabolik retro-garage-punk bikotea ere. Baina aparteko eskaintza hori ez da hor bukatuko; ostiraleko zerrendan Surfbort sartu da, 2019ko edizioan kontzerturik basati eta gogoangarrienetako bat eman zuen taldea.

DJ sorta zabala ere izango dugu: Zombierella, Eneida Fever!, Tito Ramone, Runaway Lovers DJs, Alex Dbdb, Wendy Pelayo, Cheries Djs, Adrián vs. Santo eta Estrella Electrónica arituko dira diskoak jartzen gauetan, jaialdiko emanaldi bakoitza rock n’ roll onenarekin amaitzeko.

Eta, bien bitartean, agertokietatik kanpo ere izango da zer ikusia eta zer gozatua; izan ere, Mendizabalako zelaietan programazio berezia antolatu dugu, eta gaur xehetasun txiki batzuk baino ez ditugu ezagutaraziko: Wall of Death ikuskizun zirraragarria, ARFko ikus-entzuleak harri eta zur utzi izan dituen klasikoa, motorzale akrobatak horma bertikaletan gora ziztu bizian igotzen diren bitartean talde bat zilindroaren erdian zuzenean jotzen ikusteko aukera baitago. Ekintza gehiago ere izango da eta, aurten, lehen aldiz, autotxokeak ekarriko ditugu jaialdiaren esparrura; ekintza rock n' roll-aren erritmoan, oraindik iragarri gabeko ezustekoen aurrerapen modura.

Araba ARF Tour

20 egun baino gutxiago falta dira jaialdia hasteko, baina badakigu itxaronaldiak luze joko duela, bi urtez Mendizabalara hurbildu gabe egon ostean; beraz, atariko moduan, Araba ARF Tour programa berria sortu dugu. Lau kontzertu, doan, Arabako bi herritan, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Azkena Rock Festival jaialdirako bideari ateak zabaltzeko. Ekainaren 4an, larunbatean, Guardiako Plaza Berrian, alde batetik, Sotomonte entzuteko aukera izango dugu, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektua, non folka, rocka eta psikodelia uztartzen dituen; eta, bestetik, Entropía, Gasteizen sortutako space rock eta doinu psikodelikoen taldea. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 11n, Ribabellosako plazan arituko dira Outgravity gasteiztarrak –2019ko ARFn ere jo zuten–, eta John Dealer & The Coconuts taldea, euskal punk rock-a Legazpitik, aparra bezala gora doan jarraitzaileen talde gero eta handiagoarekin.

Ekainak 4, larunbata - Guardia

19:00 ENTROPIA
20:30 SOTOMONTE

Ekainak 11, larunbata - Ribabellosa

20:00 OUTGRAVITY
21:15 JOHN DEALER & THE COCONUTS

Azkena Rock Festival

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko ekainaren 4(e)tik 2022(e)ko ekainaren 11(e)ra
  • LekuaLaguardia
  • ZenbatekoaDoan

Non