Concha Martínez Pasamar eta Clara Flamarique Goñi: "Impulsar la lectura, crear vínculos, abrir la mirada"
Civivoxetako jarduerak (2022ko apirila eta maiatza)
Bi hizlariek liburuen inguruan dituzten esperientzia pertsonal eta profesionalei buruz hitz eginen dute. Irakurketaren irudia jarduera bakarti eta isolatua izateaz gain, hitzaldi honetan azpimarratu nahi dituzte liburuak pertsonen artean eta errealitatearekin sortzen dituen loturak, bai eta bitartekaritzek duten eginkizuna ere, batez ere haurtzaroko eta nerabezaroko irakurketetan.
Clara Flamarique Goñi Filosofian da lizentziaduna Salamancako Unibertsitatean. 1990ean heldu zion bere ibilbide profesionalari, Nafarroako Liburutegi Nagusian praktikak egiteko beka bat jasotakoan. Bertan, liburutegien mundua ezagutu zuen barrenetik, eta "liburuen ukituri" gelditu zen lotua. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarerako oposizioak gainditu eta haur literaturarekiko grina eta interesa piztu zitzaizkion; album irudidunekiko zaletasuna, batez ere. Gaur egun, Nafarroako Gobernuko Liburutegien Zerbitzuko Liburutegi Proiektuen Bulegoko burua da.
Concha Martínez Pasamar doktorea da Hizkuntzalaritza Hispanikoan eta lizentziaduna Historian. Filologiako irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean, bai eta ilustratzailea ere. Beste egile batzuen poesia eta prosa jantzi ditu, bai eta berak ondutako album ilustratuak ere, hots, Cuando mamá llevaba trenzas eta Tiempo de Otoño, biek ere Cuatrogatos Fundazioaren saria jasotakoak, 2019an eta 2021ean. Lanak ere egin ditu Bilboko Guggenheim Museorako eta Dantza Konpainia Nazionalerako lanak ere egin ditu. Variopintas taldekoa da.
CLARA FLAMARIQUE, LIBURUTEGI PROIEKTUEN BULEGOKO BURUA, ETA CONCHA MARTÍNEZ PASAMAR, FILOLOGIAKO IRAKASLEA ETA ILUSTRATZAILEA.
+18.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Apirilak 27
- Ordutegia19:30
- Lekua Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan, izena emanda
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Kondestable Civivox-a