Musikagileak 2021-2022 Zikloa: Moscow Contemporary Music Ensemble

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Azaroak 28
  • Musikagileak 2021-2022 Zikloa: Moscow Contemporary Music Ensemble
  • Musikagileak 2021-2022 Zikloa: Moscow Contemporary Music Ensemble

Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren XII. edizioa.

Moscow Contemporary Music Ensemblek taldeak Nóvoa, Luc, Ferrando, Kourliandski, Burtsev eta Svetlichnyren lanak aurkeztuko ditu.

  • Ivan Bushuev txirula
  • Oleg Tantsov klarinetea
  • Roman Mints bibolina
  • Olga Demina biolontxeloa
  • Mikhail Dubov pianoa

Moskuko Musika Garaikideko Taldea (MCME) 1990ean sortu zuen Yuri Kasparov-ek, Edison Denisov errusiar musikagile ospetsuaren babespean. Errusiako ganbera garaikideko talde garrantzitsuena da eta musika modernoan espezializatutako musikari errusiar onenetakoek osatzen dute.

Taldearen errepertorioa oso zabala da eta ia 1.000 lan ezberdinen estreina barne hartzen du. Erregularki 1920ko hamarkadako (Nikolai Roslavets eta Alexander Mosolov) eta 1960ko (Edison Denisov, Alfred Schnitke, Sofia Gubaidulina, etab.) konpositore errusiarrak interpretatzen dituzte.

MCMEk munduko konpositore nagusiekin kolaboratu du, besteak beste: Iannis Xenakis, György Kurtág, Frederic Rzewski, Louis Andriessen, Beat Furrer, Klaus Lang, Philippe Leroix, Mark Andre, Enno Poppe. MCMEk 50 disko baino gehiago grabatu ditu diskoetxe nagusientzat, besteak beste: Olympia (Erresuma Batua), Harmonia Mundi (Frantzia), Triton (Japonia), Donemus (Herbehereak), Fancymusic (Errusia), etab.

Denboraldi bakoitzean, MCMEk 70 kontzertu inguru eskaintzen ditu Errusian eta atzerrian. Bere errepertorioan leku berezi bat konpositore gazte errusiar eta atzerritarrei zuzenduta dago. Nazioarteko multimedia- eta antzerki-proiektuetan ere aktiboki parte hartzen du taldeak. 2009an, MCME izan zen antzerki-ekimenei laguntzen dien ACCIÓN sariaren irabazlea. 2013an MCMEk GOLDEN MASK saria lortu zuen.

musikene.eus

Laburrean

Non