"Dulce monstruo de juventud", Alberto Garia-Alix-en argazki-erakusketa

Vitoria-Gasteiz Uztailaren 5(e)tik irailaren 23(e)ra
  • "Dulce monstruo de juventud", Alberto Garia-Alix-en argazki-erakusketa
  • "Dulce monstruo de juventud", Alberto Garia-Alix-en argazki-erakusketa
  • "Dulce monstruo de juventud", Alberto Garia-Alix-en argazki-erakusketa

Vital Fundazioa aretoan, ehundik gora argazki, Alberto García-Alixek azken 25 urteetan bizi izandakoa laburbiltzeko, bereziki 70eko eta 80ko Madrilen igarotako uneak. Belaunaldi baten identitate-ezaugarri bilakatu ziren gaztetako hainbat mito berrikusten dituzte irudiek.   

Dulce monstruo de juventud lanak argazkilariaren irudi hautaketa bat erakusten du. García-Alix Leonen jaio zen 1956an, baina Madrilen zaildu zen, 70eko eta 80ko hamarkaden arteko igarobidean, bere ibilbide profesionalaren bost bosturtekoren tartean. Erakusketan bere ikonografia propioa antzeman daiteke, baita identitate ezaugarri eta belaunaldi oso baten profilak definitzen laguntzeko gako bilakatu diren gaztetako mito haietako batzuk berriz ikusi ere. Belaunaldi hori, argazkilariarena, Espainiako gizartean aldaketa handienak gertatu ziren urteetan ezagutzera eman zena, joan den mendeko azken laurdenean, hain zuzen ere.  

1986an, Francisco Riva arte kritikariak eta saiogileak honako hau idazti zuen García-Alixi buruz: “Santuak eta pikaroak ez dira agertzen historiaren nominan. Euren ibilerak kondairaren eremukoak dira. Horixe da, hain zuzen ere, argazkilariak ere aukeratu duen eremua, bere autobiografia gidoia garatzeko. Gune fantastikoa, bere gustuen arabera antolatua. Bihotzaren taupadak lege dituen lekua”. Hortik aurrera, bere ibilbide profesionala aberasten joan dela esan daiteke, munduko bilduma publikoetan eta pribatuetan bere presentzia biderkatzearekin batera.  

Dulce monstruo de juventud erakusketak arrazako argazkilari horren izaera islatzen du, bere egiten baitu aurkitu eta liluratzen duen oro. Argazkigintza -garai hartan eta gaur egun ere- bere adierazpen bide onena izan da, mundua ulertzeko bere modua eta, horren bitartez, bere burua ezagutzeko bidea.

Zentzu horretan, Fernando Martínez de Viñasprek diseinatu duen erakusketa honen komisarioa den Pablo Sycet Torresek dio: “Alberto García-Alixek, bere begiradaz, goretsi, nobletu eta ahanzturatik berreskuratzen ditu eguneroko objektu asko, bere errealitate narrasean edozein pertsona epel uzten duten horietakoak, baina, bere bidean gurutzatzen direnean,  Albertok baino ikusten eta interpretatzen ez duen karga poetikoa gordetzen dutenak. Inork ez daki erruki gizatiarra den edo, agian, estetikaren bere zentzua, berehala dabilen barneko lehendabiziko erresorte hori mugiarazten duena, arrazoi moral bat bezala, bere begirada egonezinak bizitzaren ertzetatik dabiltzala diruditen pertsonaia horiek guztiak ikusten dituenean eta, euren presentzia hutsaz, euren harrotasunaz edo etsipenaz, gizakiari buruzko maisu ikasgaiak ematen ari direla dirudi”.    

Erakusketa hau dela eta, bertan dauden irudien hautaketa eta aipatutako Francisco Rivasen eta Pablo Sycet Torresen testuak daramatzan katalogo bat editatu da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data Uztailaren 5(e)tik irailaren 23(e)ra
  • Ordutegia18:00etatik 20:30era (astelehenetik larunbatera). 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era (igande eta jaiegunetan). Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra: 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an aretoa itxita egongo da.
  • Lekua Vital Fundazioaren Aretoa
    Postas kalea, 13 eta 15
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Vital Fundazioaren Aretoa

Non