Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko irailaren 5ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Angularen arrantza profesionala Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duen eta Angularen Arrantzale Profesionalen Erregistroa sortzen duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4325
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/05
  • Argitaratze-data: 2023/09/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2023ko irailaren 5eko Ebazpenean (2023ko irailaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 173. zk.). Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan angularen arrantza profesionala arautzen duen eta Angularen Arrantzale Profesionalen Erregistroa sortzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

  1. ebazpen-zatian,

    hau dio:

    1. Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, izan publikoa nahiz pribatua, aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi. eus). Gainera, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

    baina hau esan behar du:

    1. Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, izan publikoa nahiz pribatua, aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi. eus). Gainera, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.