Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez egindako laguntza ekonomikoen deialdian nekazaritza-sektorea finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindua, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan. «Elkarteak» programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 11
  • Hurrenkera-zk.: 263
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu honetan: Ebazpena, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez egindako laguntza ekonomikoen deialdian nekazaritza-sektorea finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindua, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan. «Elkarteak» programa). Ebazpen hori 2022ko abenduaren 30ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (249. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2022/5806 (2/1 eta 2/2) orrialdeen, ebazpenean,

hau dio:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 31ko Aginduan nekazaritza-sektorera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindu horren bidez argitara ematen da, 2021eko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deialdia, Elkarteak programa, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan), berrehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hogei zentimokoa (208.383,20); horrela, Elkarteak laguntza-programara bideratutako zenbatekoa, guztira, hirurehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hogei zentimokoa da (308.383,20) 2022an.

Baina hau esan behar du:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduan nekazaritza-sektorera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindu horren bidez argitara ematen da, 2022ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deialdia, Elkarteak programa, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan), berrehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hogei zentimokoa (208.383,20); horrela, Elkarteak laguntza-programara bideratutako zenbatekoa, guztira, hirurehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hogei zentimokoa da (308.383,20) 2022an.