Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 4koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko apirilaren 3ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1693
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/04
  • Argitaratze-data: 2025/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 27ko ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2022ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

Lehenengoa. Jakitera ematea 2025eko apirilaren 3an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko apirilaren 3ko ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen kategoriako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 4a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.