Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 19koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 549
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/01/19
  • Argitaratze-data: 2024/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Abenduaren 1eko 11/2022 Legeak, Euskal Enplegu Publikoarenak, bere 189. artikuluan ezartzen du IVAP izango dela hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko gaituta dagoen organismo bakarra. Horretarako, IVAPen erantzukizuna izango da euskal administrazio publikoetan eta haien instituzio eta organismoetan EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako irakasle eta heziketa-langileak barne hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak antolatzea eta aldian-aldian proba horietarako deialdiak egitea.

Era berean, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duenak, bere 33. artikuluan ezarritakoa betez, IVAPek aldiro antolatzen ditu hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi orokorrak, Dekretu honen esparruan zehazten diren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza-eskakizuna egiazta dezaten.

Halaber, ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalizazioari buruzkoak, bere 15.2.b) paragrafoan ezartzen duena betez, Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza kidegoetako eta auzitegiko medikuen eta laborategiko laguntzaileen kidegoetako funtzionarioak aurkeztu daitezke hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek aldiro antolatzen dituen deialdi orokorretara.

Gainera, aplikagarriak dira, alde batetik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, eta, bestetik, Justizia Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren artean sinatutakoa. Hitzarmen horien bidez, Karrera Judizialeko kideei, Karrera Fiskaleko kideei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Idazkari Judizialen kidegokoei aukera ematen zaie hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.

Azkenik, maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuak, Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen Dekretua aldatzen duenak, bere hirugarren Xedapen Gehigarrian, IVAPek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko antolatzen dituen deialdi orokorretan parte hartzeko aukera ematen die Ertzaintzaren praktiketako eta karreradun funtzionarioei.

Bestalde, 91/2023 Dekretuak, ekainaren 20koak, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoak eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoak, bere 16. artikuluan adierazten du enplegatu publikoek, EAEko sektore publikoan duten lanpostuko eginkizunak betetzen dituztenean, eta enplegatu publiko izateagatik egiten dituzten izapide eta jarduketetan, nahitaez izan beharko dituztela harremanak bitarteko elektronikoen bidez. Beraz, aipatutako dekretuan xedatutakoari jarraituz, Ebazpen honetan onartzen den deialdian egin beharreko izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez burutu beharko dira.

Horiek horrela, aipatutako araudia betez, hauxe

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara dei egiten duen IVAPeko zuzendari nagusiaren Ebazpen honen aurka, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 19a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEŃA ZENEKORTA.

  1. oinarria. Deialdiaren helburua.

    Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aukera ematen du deialdi honek. Hizkuntza-eskakizun bakoitza Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko maila banarekin dago baliokidetuta: B1, B2, C1 eta C2, hurrenez hurren.

    Interesdunek hizkuntza-eskakizun bakarrerako egin ahal izango dute eskaera.

  2. oinarria. Deialdian parte hartu dezaketenak.

    Deialdi honen bidez deitutako azterketetara aurkeztu ahal izango dira:

    Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren ezarpen-esparruan dauden Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen zerbitzuko langileak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan, deialdi honetan izena emateko epean, zerbitzuan diharduten irakasle eta heziketa-langileak.

    Justizia Administrazioko Kudeaketa, Izapidetze eta Laguntza kidegoetako eta auzitegiko medikuen eta laborategiko laguntzaileen kidegoetako funtzionarioak, ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuaren 15.2.b) paragrafoak ezartzen duena betez.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko karrera judizialeko kide, kidegai, behin-behineko epaile, ordezko magistratu, ordezko epaile eta bake-epaileak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bitartez, Aginte Judizialaren Kontseilu Gorenak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenak ezartzen duena betez.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Karrera Fiskaleko kide eta kidegaiak, ordezko fiskalak, Idazkari Judizialen Kidegoko kide eta kidegaiak, eta behin-behineko Idazkari Judizialak, Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako lankidetza-hitzarmenak ezartzen duena betez.

    Ertzaintzaren praktiketako eta karreradun funtzionarioak, Ertzaintzaren euskararen normalizazio-prozesua arautzen duen maiatzaren 22ko 76/2012 Dekretuko hirugarren Xedapen Gehigarriak ahalbidetzen duena betez.

  3. oinarria. Izena ematea eta jarraipena.

    Azterketetan parte hartu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hasita.

    Eskaerak Azternet Interneteko aplikazioaren bidez kudeatuko dira www.ivap.euskadi.eus/azternet. Interesdunek eskaera aurkeztu behar izango dute, deialdiaren oinarri honetan bertan adierazten den moduan.

    Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko, kontuan hartuko dira interesdunaren langile-eremuaren berezitasunak:

    1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten Ertzaintzako karrerako eta praktiketako funtzionarioek eskaera egin beharko dute Gurenet saileko Intranetaren bidez, bertan eskuragarri egongo den eskaera-eredua betez, oinarri honetan bertan eskaerak aurkezteko aurreikusitako epean. Epe hori amaitutakoan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak eskaera aurkeztu duten pertsonen behin betiko zerrenda bidaliko dio IVAPi.

    2. Deialdi honen aplikazio-eremuan sartzen diren gainerako pertsonek, Azterneten bidez egin beharko dute eskaera:

      www.ivap.euskadi.eus/azternet helbide elektronikoan sartu beharko dira, onartutako ziurtagiri digitalen bidez identifikatuta. Ziurtagiri horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan kontsultatu daitezke (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/).

      Azterneten identifikatu ostean, eskabidea egin ahal izateko ibilbide hau jarraitu beharko da: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabide berria»

      Eskatzailearen erakundeak oniritzia eman beharko dio eskabideari, Solaskidegune plataformaren bitartez. Horretarako, erakunde bakoitzak solaskideak izendatuko ditu, IVAPeko teknikariekin batera, eskabideak kudeatu ditzaten.

      Ez da onartuko gorago zehaztu ez den beste modu batean aurkeztutako eskabiderik.

      Deialdi honetan parte hartzearekin lotutako izapide guztiak egin eta kontsultatu behar izango dira Azterneten bidez. Hartara, aplikazioan sartzeko, onartuta dauden eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/) kontsultatu daitezkeen ziurtagiri digitaletako batekin identifikatu behar dira interesdunak.

  4. oinarria. Laugarren hizkuntza-eskakizunera aurkeztuko direnak.

    Laugarren hizkuntza-eskakizuneko azterketa egin ahal izango dute, alde batetik, lanpostuan hizkuntza-eskakizun hori esleitua duten langileek eta, bestetik, betetzen duten lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna edozein izanda ere, 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu edo horren baliokide den titulu edo ziurtagiriren bat lortu duten langileek.

    Lehen aldiz aurkeztu eta 3. hizkuntza-eskakizunaren baliokide den titulu edo ziurtagiriren bat dutenek horren kopia ere bidali beharko dute eskaerarekin batera, ondorengo titulu edo ziurtagirien jabe badira bakarrik:

    Iruńea, Tutera, Madril, Bartzelona eta Miranda de Ebroko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako euskara egiaztagiriak.

    Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

    Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA).

    Era berean, 4. hizkuntza-eskakizuneko azterketara aurkeztu ahal izango dira, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuko baldintzak betez, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 mailari dagokion azterketa egitetik salbuetsita daudenak ere. Horretarako, C1 mailari dagokion azterketa egitetik salbuesten dituzten ikasketak egin izana egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Unibertsitateak emanak, aipatutako Dekretuko 2. artikuluan eta 5. artikuluko 3. atalean zehazten den moduan.

  5. oinarria. Azterketa egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketariak.

    Azterketak egiteko egokitzapenak behar dituzten azterketariek eskaera-orrian adierazi behar dute zer egokitzapen eskatzen duten (aulki edo mahai berezia, entzungailuak, eta abar) eta eskaera oinarrituta dagoen mediku-txostena aurkeztu behar dute. Datu hauek babestuta egongo dira deialdi honen 21. oinarrian jasotzen den bezala. Azterketa-egokitzapena egingo da, betiere proben edukia indargabetzen ez bada edo eskatu beharreko gaitasun-maila murrizten ez bada.

  6. oinarria. Deialdira onartutakoak.

    Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta horiek aztertu ondoren, deialdira onartuen behin-behineko eskabideen berri emango da IVAPeko zuzendariaren Ebazpen bidez, www.ivap.euskadi.eus webgunean. Eskatzaile bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko du bere eskabidearen egoera, onartuta ala baztertuta dagoen ikusteko: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Eskaeraren datuak»

    Ebazpena argitaratzen den biharamunetik hasita, bost egun balioduneko erreklamazio-epea izango dute interesdunek erreklamazioak IVAPeko zuzendariari idatziz aurkezteko. Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

    Erreklamazio-epea agortuta eta erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, deialdira onartutako azterketarien behin betiko Ebazpena argitaratuko da IVAPeko webgunean. Interesdunek haien eskaeraren egoera kontsultatu beharko dute Azterneten.

  7. oinarria. Epaimahaia.

    Azterketak zuzendu eta neurtuko dituzten epaimahaikide titularrak eta ordezkoak IVAPeko zuzendariak izendatuko ditu Ebazpen bidez. Ebazpen hori, deialdira onartuen behin betiko Ebazpenarekin batera, IVAPeko webgunean argitaratuko da.

    Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraituz, epaitu beharreko proben edukiak nolakoak diren kontuan hartuta osatuko da Epaimahaia. Epaimahaikide gehienak karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izango dira eta 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute.

    Epaimahaikideak euren izenean arituko dira; ezin izango dute epaimahaikide bezala aritu, beraz, beste erakunde edo pertsona baten izenean.

    Epaimahaiak IVAPeko langile baten laguntza izango du idazkari lanetarako.

    Epaimahaiak, egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere kideei laguntza emateko. Aholkulariok beren espezialitate teknikoetara mugatuko dute jarduna, izaera horrekin bakarrik hartzen baitute parte kalifikazio-organo horretan.

    Epaimahaiaren jarduera urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 15. eta hurrengo artikuluen arabera izango da.

  8. oinarria. Azterketaldia. Azterketa idatzia eta ahozko azterketa.

    Edozein hizkuntza-eskakizun egiaztatzeko prozesuak bi azterketa ditu, idatzia eta ahozkoa, eta hurrenkera horretan egingo dira. Bi azterketa horiek baztertzaileak izango dira. Beraz, ezinbestekoa da azterketa idatzia gainditua izatea ahozko azterketan parte hartzeko.

  9. oinarria. Azterketa idatzia.

    Lehen azterketa idatzizkoa izango da. Azterketa horretan trebetasun bi neurtuko dira: irakurmena eta idazmena. Trebetasun bakoitza neurtzeko berariazko proba bat egongo da. Azterketa gainditzeko trebetasun biei dagozkien probak gainditu beharko dira, zein bere aldetik. Irakurmen-probak eta idazmen-probak bina ariketa izango dituzte.

  10. oinarria. Ahozko azterketa.

    Bigarren azterketa ahozkoa izango da, eta horretan mintzamena eta entzumena neurtuko dira. Mintzamen-saioa grabatu egingo da, salbu eta azterketariak horretarako baimena berariaz idatziz ezeztatzen badu. Epaimahaiak aurrez aurreko mintzamen-saioa izango du ebaluagai, betiere, ez grabazioa, dagoenean. Entzumena mintzamen-saioarekin batera neurtuko da, berariazko entzumen probarik egin gabe. Epaimahaikideek mintzamenaren eta entzumenaren irizpenak hartarako ebaluazio-fitxetan jasoko dituzte.

    Ahozko azterketa gainditzeko, entzumena eta mintzamena gainditu behar dira.

  11. oinarria. Azterketa-egunak eta toki-orduak.

    IVAPek azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere eskaera kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrean bateratzeko.

    Azterketen egunak, lekuak eta orduak IVAPeko webgunean jakinaraziko dira. Bertan zehazten diren azterketa-egunak eta tokiak ofizialak dira eta azterketariek, onartuta dauden hizkuntza-eskakizunaren arabera, bakoitzari egokitu zaion egunean eta tokian egingo dute azterketa.

    Hala ere, izena ematean ahozko azterketa egiteko aukeratutako Lurralde Historikoaren aldaketa eskatu ahal izango dute interesdunek, 6. oinarrian aurreikusitako 5 egun balioduneko epean, deialdira onartuen Ebazpenaren aurkako erreklamazioak aurkezteko. Ordutik aurrera, ez da horrelako aldaketarik onartuko. Horretarako, nahi duten aldaketa arrazoitzeko idazki bat aurkeztu beharko dute, eta Azterneten erreklamazioa jarri beharko dute.

    Azterketa egin ahal izateko derrigorrezkoa da azterketariek NANa, pasaportea edo gidatzeko baimena aurkeztea.

  12. oinarria. Ebaluazio-irizpideak. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua.

    Hizkuntza-eskakizun bakoitzean eskatzen den ezagupen-maila neurtzeko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratua hartuko da kontuan. B1, B2, C1 eta C2 mailen deskribapena eta ezaugarriak IVAPeko webgunean daude ikusgai.

  13. oinarria. Azterketak kalifikatzeko modua.

    Trebetasun bakoitzaren emaitza (irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena), bai azterketa bakoitzarena, bai prozesu osoarena, orokorra izango da, hau da, «gai» edo «ez gai».

  14. oinarria. Trebetasunei dagozkien proben zuzenketa eta hurrenkera.

    Irakurmena, idazmena, entzumena eta mintzamena baztertzaileak dira eta emaitzak «gai» izan behar du trebetasun bakoitzari dagokion proban, hurrengo trebetasunaren proba zuzendu ahal izateko.

  15. oinarria. Azterketa idatziaren emaitza gordetzea.

    Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko zuzendariaren 2023ko abuztuaren 1eko deialdian azterketa idatzia (irakurmena eta idazmena) gainditu, baina ahozko azterketa (entzumena eta mintzamena) gainditu ez zuten izangaiak, edo aurkeztu ez zirenak, salbuetsita daude Ebazpen honen bidez deitutako deialdian idatzizko azterketa egitetik; hortaz, zuzenean joango dira ahozko azterketara. Hala ere, horretarako, izangai horiek guztiek izena eman beharko dute ezinbestean deialdi honetan, dagokion epearen barruan.

    Era berean, deialdi honetan idatzizko azterketa gainditu, baina ahozko azterketa gainditzen ez dutenei edo aurkezten ez direnei azterketa idatziaren emaitza gordeko zaie IVAPeko 2024ko bigarren deialdi orokorrerako, eta deialdi horretan ere izena eman beharko dute dagokion epean.

  1. hizkuntza-eskakizunera aurkezten diren salbuetsitakoen kasuan, bi deialdien arteko denbora-tartean lanpostuz aldatu izanez gero, mintzamen-probako lehenengo ariketan aritzeko aukeran izango dituen gaiak berdin izan daitezke azterketariak gaur egun duen lan-esparruari buruzkoak zein aurreko deialdian izan zuen lan-esparruari buruzkoak.

  1. oinarria. Azterketa idatziaren emaitzak eta erreklamazio epea.

    Azterketa idatziaren behin-behineko emaitzak Epaimahaiak onartu eta IVAPeko webgunean adieraziko da Azterneten ikusgai dituela bere emaitzak azterketari bakoitzak, eskabidearen kontsultan:«Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak».

    Azterketa idatzia gainditzen dutenek baino ez dute egingo ahozko azterketa. Azterketa idatziaren behin-behineko emaitzaren kontra erreklamazioa jarri nahi duenak prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak argitaratu arte itxarongo du, hau da, ezin izango du erreklamaziorik egin fase honetan.

  2. oinarria. Ahozko azterketaren emaitzak eta behin-behineko emaitza orokorrak.

    Ahozko azterketaren behin-behineko emaitzekin batera, Epaimahaiak prozesuaren behin-behineko emaitza orokorrak onartuko ditu. Prozesuko behin-behineko emaitza orokorra ikusgai izango du azterketari bakoitzak Azterneten, eskabidearen kontsultan: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) < Emaitzak». Horren berri ematen duen IVAPeko zuzendariaren Ebazpena, erakunde horren webgunean eta EHAAn argitaratuko da. Deialdi honetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeari buruzko ondorioak argitalpen horretatik aurrera sortuko dira.

  3. oinarria. Erreklamazioak eta behin betiko emaitza orokorrak.

    Behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazioak aurkezteko 5 egun balioduneko epea irekiko da, egintza EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Erreklamazio horiek Azterneten aurkeztu behar izango dira.

    Erreklamatzen diren probak berriro zuzenduko dira, eta berrikusketaren emaitza (Gai / Ez gai) behin betiko kalifikazioak argitaratuz jakinaraziko da. IVAPek ez du zuzenketaren inguruan azalpen pertsonalizaturik emango. Erakunde honek darabilen ebaluazio-mota ziurtatze-erakunde eta ziurtatze-prozedura bati dagokiona da; alegia, barne begirakoa (ebaluazio sumatiboa) eta ez kanpora begirakoa (ebaluazio formatiboa).

    Behin-behineko emaitza orokorren aurkako erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, Epaimahaiak prozesuaren behin betiko emaitza orokorrak onartuko ditu. Behin-behineko emaitzak bezala, izangai bakoitzak bere behin betiko emaitza orokorra Azterneten kontsultatu behar du.

    IVAPeko zuzendariaren Ebazpena, behin betiko emaitza orokorrak onartzen dituena, EHAAn eta IVAPeko webgunean argitaratuko da.

    Prozesuaren behin betiko emaitzak onartzen dituen IVAPeko zuzendariaren Ebazpenaren aurka, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuaren aurrean gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da. Errekurtso hori Azterneten aurkeztu behar izango da.

  4. oinarria. Egintzak argitaratzea.

    Prozesu honetako egintza eta iragarki guztiak IVAPeko webgunean argitaratuko dira; era berean, behin-behineko eta behin betiko emaitza orokorren Ebazpenak EHAAn argitaratuko dira.

    Gainera, deialdi honetan argitaratu behar diren edukiak, Ertzaintzako langileei buruzkoak, Gurenet sailaren Intranetaren bidez argitaratuko dira, aurreko paragrafoan adierazitako hedabideetan egindako argitalpenekin batera.

  5. oinarria. Ziurtagiriak jasotzea.

    Azterketa hauen bidez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzen dutenek IVAPeko zuzendariaren ziurtagiria Azterneten bidez izango dute eskura (kontsultak/IVAP HE ziurtapenak), inprimagarria den euskarri digitalean. Era berean, ziurtagiri digitala eskuragarri izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa) Nire Karpeta atalean.

  6. oinarria. Datuen babesaren inguruko oinarrizko informazioa.

    Datu pertsonalak «hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.

    Arduraduna: IVAP.

    Helburua: Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko kudeaketa eta jarraipena (ohiko deialdietarako eskabideak kudeatzea; baliozkotzeak kudeatzea; hautaketa-prozesuak kudeatzea). Egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen erregistroa eta salbuespenen erregistroa sortzea. Eskatzaileen, historikoen, ziurtagirien eta egiaztapenen kudeaketa. Azterlanak eta estatistikak egitea.

    Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzeko beharrezko tratamendua.

    Hartzaileak: Foru-Aldundiak; toki-administrazioko beste organo batzuk; autonomia-erkidegoko beste organo batzuk; EAEn langileen arloan eskumena duten erakundeak; Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua); Aldizkari Ofiziala.

    Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, baita informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.

    Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta daiteke datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia. https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021700-capa2-eu.shtml

    Araudia: datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.