Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 31koa, Osasuneko sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2024ko laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 225
  • Hurrenkera-zk.: 5299
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/31
  • Argitaratze-data: 2024/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduaren (EAEko gaixoen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea xede duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako 2024ko laguntzak arautu eta haietarako deialdia egiten duena) 13. oinarriaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2024ko abuztuaren 23ko Aginduaren arabera (Osasuneko sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Agindua aldatzen duena) deialdiaren ebazpena Osasuneko sailburuari dagokio, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatuta.

Aipatutako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren 2024ko urriaren 30eko proposamena oinarritzat harturik, hau

Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei laguntzak ematea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.