Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak ematen baitzaizkie, 2024. urtean diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko honako hauek prestatze aldera: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5371
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/31
  • Argitaratze-data: 2024/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2024ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko, diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko honako hauek prestatze aldera: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak».

2024ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez, deialdiaren 9. artikuluan horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen ebaluaketaren eta organo kudeatzailearen ebazpen-proposamenaren arabera.

Aurreko guztiagatik, hau

Lehenengoa. Dirulaguntzak ematea I. eranskinean aipatutako udalei, kuadrillei eta mankomunitateei, bat etorriz aukeraketa-batzordearen ebaluaketarekin eta organo kudeatzailearen ebazpen-proposamenarekin. Laguntzaren zenbateko osoa bostehun mila (500.000,00) euro izango da, eta eranskinean daude zehaztuta udalerriak, kuadrillak eta mankomunitateak, lortutako puntuazioa eta diru-kopuru zehatzak.

Bigarrena. II. eranskinean aipatutako udalak eta mankomunitateak ordezko izendatzea, adierazitako zenbatekoetan.

Hirugarrena. Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatutako entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta, atzera egindakoak barnean hartuta.

Laugarrena. Adieraztea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23.3 artikulua betetzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko maiatzaren 22ko Ebazpenean jasotzen direla ordaintzeko modua eta epeak, bai eta dirulaguntza justifikatzeko modua ere.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean administrazioarekiko auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)