Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 2koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak. Agindu horren bidez, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespeko ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako 2024ko ezohiko laguntzak onartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4965
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/02
- Argitaratze-data: 2024/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
2024ko ekainaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA, 126. zk.) argitaratu ziren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Aginduaren bidez egindako deialdiaren oinarriak. Agindu horren bidez, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatuaren babespean dauden ardoak destilatzeko ardoaren sektorerako 2024ko ezohiko laguntzak onartu ziren.
Deialdi horren babesean, eta horretarako ezarritako epearen barruan, ebazpen honen eranskinean zerrendatutako laguntza-eskabideak aurkeztu ziren, bai eta horiekin batera aurkeztutako agiriak ere (espediente-zenbakiak eranskin horretan daude jasota).
Horiek aztertu ondoren, eta deialdi-aginduaren 9. oinarriko 3. puntuan aipatutako txostena egin ondoren elikagaien kalitate eta industriaren alorrean eskumena duen zuzendaritzako zerbitzu teknikoek, eta 10. oinarrian ezarritako eskumena aplikatuz, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen. Bertan, dirulaguntza ematea proposatzen duen eskatzailea eta dirulaguntzaren zenbatekoa adierazi ziren.
Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari dagokio deialdia ebaztea, ebazpen bakar baten bidez. Ebazpen horretan, eskatutako laguntzak eman edo ukatuko dira.
Horregatik guztiagatik, ebazpen hau eman da.
Lehenengoa. Onartzea eranskinean agertzen diren eskabideak, xederako laguntzak eta eranskin horretan adierazitako zenbatekoak.
Bigarrena. Pertsona/erakunde onuradunek 15 eguneko epea izango dute emandako laguntza organo honen aurrean onartzeko, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epea igaro eta onuradunak berariaz uko egin ez badio, onartu egin duela ulertuko da.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Aurkezteko epea: hilabete, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 2a.
Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
(Ikus .PDF)