Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 23a, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da 2025-2026ko ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan eta urtean zehar egiten diren deialdietako edozein hautatze-prozesutan alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4978
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/23
- Argitaratze-data: 2024/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartzez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartu zen. Agindu horrek ezartzen du berdinketa-kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.
Halaber, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zeharreko deialdietako edozein hautatze-prozesutan.
Zozketa hori 2024ko urriaren 23an egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren egoitzan. Horregatik guztiarengatik, hau
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.