Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 17koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, 2023. urteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen XI. lehiaketaren sariduna nor den argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4956
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/17
- Argitaratze-data: 2024/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Instituzional; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2023. urterako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen XI. lehiaketarako (urriaren 17ko EHAA, 198. zenbakia).
Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaia zein izan den adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Saria ematea Itziar Gandarias Goikoetxea andreak aurkeztutako hautagaitzari, Nerea Layna Allue, Miguel Angel Navarro Lashayas eta Enara Clara Arrieta Barrios jaun-andreek osatutako ikerketa-taldearen koordinatzaile gisa, hain zuzen ere, «Interpelaciones feministas a la intervención psicosocial. Aprendizajes tensiones y estrategias de (auto)cuidado de las profesionales» izeneko ikerlanari. Lan hori 2023. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen XI. lehiaketan aurkeztu zen.
Bigarrena. Hautagaitzaren saridunari hilabeteko epea ematea, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ikerlanaren behin betiko testua euskarri digitalean aurkezteko. Hala egiten ez badu, sariari uko egiten diola ulertuko da.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea ikerketa-lanen egileei lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 17a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.