Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 16koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita euskaltegi pribatuentzako eta euskararen autoikaskuntzako zentro homologatuentzako 2022tik 2025era bitarteko ikasturteetarako dirulaguntzen deialdia, bai eta deialdi hau osatzen duen euskalduntzearen sustapenak eraginda 2024-2025 ikasturtean C1 eta A1 mailetan burututako jarduera-unitateen finantzaketa eta kitapena ere.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; HABE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 211
- Hurrenkera-zk.: 4957
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/16
- Argitaratze-data: 2024/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2022ko urriaren 6an, HABEko zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez, 2022tik 2025era bitarteko ikasturteetarako dirulaguntzen deialdiaren 12. oinarria aldatu zen.
XIII. legegintzaldi honetako Gobernu Programaren 1. ardatzean, 6. jardun arloan Euskara 43. konpromisoan, euskararen ezagutza areagotzea jasota dago, eta, batez ere, euskararen erabilera azpimarratzea. Konpromiso horren garapenean, lehenengo ekimenetako bat da «Edozein pertsonari euskara doan ikasteko aukera eskaintzeko prozesuari ekitea, pixkanaka, maila guztietan, A1etik C2ra». Era berean, Aroa planean, euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko marko estrategikoan, EG.2. erronkako EG.2.2.2. ekimenean, euskara ikastea doakoa eta unibertsala izateko bidea egitea jasota dago.
2024ko Dirulaguntzen Urteko Plana onartzen duen eta 2021-2024 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren maiatzaren 28ko Aginduak aurreikusten du hizkuntza-politikaren arloko helburu estrategikotzat helduen euskalduntzea bultzatzea, besteak beste, euskararen A1 maila lortzeko eta C1 mailako 16 eta 18 urteren arteko ikasleei prestakuntza emateko dirulaguntzen bidez.
2023-2024 ikasturtean, C1C1 komunikagaitasun-maila helburu duten ikastaroak egiteko 16 eta 18 urte arteko ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia jarri zen martxan.
2024-2025 ikasturtean, A1 mailako ikasleei zuzendutako dirulaguntza-lerroa ere jarriko da abian, 2024ko Aurrekontuen Legearen arabera.
Sustapen-neurri horiek eragin zuzena izango dute euskaltegien jardunean, eta 2022-2025 aldirako aurreikusitako laguntzak egokitzeko beharra ikusten da.
Hortaz, bidezkoa da HABEko zuzendariaren 2022ko abuztuaren 31ko eta 2022ko urriaren 6ko ebazpenak aldatzea.
HABEren arau organikoak onartzen dituen otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak emandako eskumenez baliatuz, Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak araututakoari jarraikiz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak (eta berau garatu duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak) xedatutakoa oinarri izanik, honako hau
Lehenengoa. Aldatu egiten da HABEko zuzendariaren 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpena, era honetara:
1) 1. oinarriaren 2. puntua honela idatzita geratuko da:
Dirulaguntza hauetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira, guztira 91.024.000 euro, honela banatuta, ikasturteka eta ekitaldika:
Ikasturteka:
2022/2023 ikasturtean, 28.045.000 euro.
2023/2024 ikasturtean, 30.008.000 euro.
2024/2025 ikasturtean, 32.971.000 euro. Haietatik 1.000.000 euro C1 eta A1 mailetako prestakuntza sustatzera zuzenduko dira. Kopuru hori behar besteko ez bada 12. oinarriaren arabera esleituko diren jarduera-unitate gehigarriak finantzatzeko, hainbanatu egingo da onuradunen artean.
Ekitaldika:
2022 urtean, 6.029.675 euro.
2023 urtean, 27.626.821 euro.
2024 urtean, 30.311.864 euro.
2025 urtean, 27.055.640 euro.
2) 6. oinarriaren Dirulaguntzaren zenbatekoa 1. puntuaren Esleipen-irizpideak c) apartatua honela idatzita geratuko da:
Jarduera-unitatea: euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek burutzen dituzten ikasteredu guztiak biltzen ditu:
Aurrez aurreko talde-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate).
Jardun biko tutoretza-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate).
Autoikaskuntzako matrikulak (190 orduko matrikula 1 = 19,3 jarduera-unitate), eta iraupen gutxiagoko matrikulak proportzioan doituko dira.
Udako barnetegi egunak (1 = 0,4 jarduera-unitate).
Barnetegi iraunkorretako egun osoz (1 = 0,5 jarduera-unitate), erdiz (1 = 0,2 jarduera-unitate) eta ikasleak familietan (1 = 0,1 jarduera-unitate) egindako pentsio-egunak.
Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako onartuko zaizkion jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota (2015-2016 ikasturtetik 2019-2020 ikasturtera bere ekimenez ikasteredu guztietan HABEk onartu zizkion jardueren batezbestekoak dira).
2024/2025 ikasturtean, bere ekimenez gain Gobernuaren sustapen-kanpainek eragindako A1 eta C1 mailetako jarduera-unitate gehigarriak dirulaguntzetarako onartu ahalko dira, 12. oinarriaren arabera.
Aipatutako abiapuntua aplikatuta, euskaltegi pribatu homologatuak edo autoikaskuntzarako zentroak deialdi honen epealdiko ikasturte bakoitzean, gutxienez, 2021-2022 ikasturteko kitapenean jasotako dirulaguntza jasoko du, deialdi honetarako irakasleen lan-baldintzak bete eta 2021-2022 ikasturteko jarduera mantentzen baditu.
2021-2022 ikasturtean diruz lagundu gabeko euskaltegien edo autoikaskuntzarako zentroen kasuan, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak 2022-2023 ikasturterako aurreikusitako jarduera-unitateen kopurua onartuko da, betiere aurreikuspen horrek ez badu urrian hasitako taldeen orduek edo autoikaskuntzako matrikulek eta horiei erantsitako % 20ko gehikuntzak osatzen duten jarduera-unitateen kopurua gainditzen. Talde-ratioari dagokionez, urrian hasitako euskaltegiaren berezko ekimeneko talde onartuena izango da.
3) 7. oinarriaren 1. eta 2. paragrafoak honela idatzita geratuko dira:
oinarria. Dirulaguntzarako esleipen-ebazpena.
HABEko zuzendariaren ebazpen baten bitartez erabakiko dira onuradun bakoitzari, deialdiko epealdiaren ikasturte bakoitzerako eskabidearen eta 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera, onartzen zaion laguntza-modulua eta, ondorioz, bakoitzari dagokion gehieneko dirulaguntzaren kopuru zehatza.
Esleipen-ebazpena 2022ko abenduaren 22a baino lehen emango da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.
A1 eta C1 mailetako sustapenari dagokion esleipen-ebazpena, 6. eta 12. oinarrietan ezarritako irizpideen arabera erabakiko dena, 2024ko abenduaren 22a baino lehen emango da.
4) 10. oinarriaren (Dirulaguntzen ordainketa) 1.-c) apartatua honela idatzita geratuko da:
2024-2025 ikasturtea
Lehen ordainketa (% 16): 2023-2024 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.
A1 eta C1 mailetako sustapenari dagokionez, 2024an esleitutako kopuruaren % 80 ordainduko da.
Bigarren ordainketa (% 74): 2025eko urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.
A1 eta C1 mailetako sustapenari dagokionez, bigarren ordainketa 2025eko urtarriletik aurrera egingo da (% 10), lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren, gehienez hilabeteko epean.
Hirugarren ordainketa: ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEko zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.
A1 eta C1 mailetako sustapenari dagokionez, ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEko zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.
Bigarrena. 2022ko urriaren 6ko Ebazpenaren bigarren apartatua ordezkatzea.
Testu horrek HABEko zuzendariaren 2022ko abuztuaren 31ko Ebazpena aldatu zuen, alegia, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025era bitarteko ikasturteetarako dirulaguntzen deialdia arautzen duen Ebazpenaren 12.1. oinarria aldatu zuen.
Hauxe da testu berria:
Jarduera-unitateen kitapena, euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuen kasuan.
Deialdi honen azken ikasturtea amaitu ondoren, azken hiru ikasturteetan, hau da, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan burututako jarduera-unitateen kitapena egingo da. Horretarako, bereziki izango dira kontuan euskalgintza sektorean, dagoen egoera soziologikoa eta euskara-ikasle gutxiago izateak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak euskaltegi pribatuetan.
Kontuan izanik euskalgintza sektorean, dagoen egoera soziologikoa eta ikasle gutxiago izatearen ondorioz, esleitutako jarduera unitateak betetzea ezinezkoa izango dela, esleitutako jardueraren kitapena egiteko metodologia bereziari jarraituko zaio, eta % 10etik beherako jarduera-unitateen galerak edo beherakadak (esleitutakoekin alderatuta) abiapuntu hartuta, galera horien batezbesteko bat egingo da. "Galeren batezbestekoa" deituko zaio parametro honi.
Honela egingo da jardueraren kitapena:
Behin-behineko kitapena (2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteak). Ikasturte bakoitzaren amaieran, jarduera-unitateen kitapena egingo da.
Talde-irakaskuntzan nahiz autoikaskuntzan, ikasturtean burututako jarduera-unitate kopurua behetik nahiz goitik II. eranskineko jarduera-unitate kopuruaren % 10eko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitate kopurua hartuko da aintzat kitapenean.
Nolanahi ere, % 10etik beherako galerak baleude, esleitutako jarduera-unitateen kopurua hartuko da aintzat kitapena egiteko, eginiko jarduerak % 10eko urkilaren eta "galeren batezbestekoaren" artean badaude.
Euskaltegiak, ikasturtearen amaieran, II. eranskinean esleitutako jarduera-unitateen kopuruarekin alderatuta, "galeren batezbestekotik" behera burutu badu jarduera, hortik beherako jarduera-unitate horiek gorde egingo dira, zor kontzeptu gisa, eta horiek berreskuratzeko aukera izango da epealdi osoan zehar. Dena dela, euskaltegiak berariaz eskatu ahal izango du ikasturteko zor osoaren edo zati baten kitapena. Horretarako, eskabidea egin beharko dio HABEko zuzendariari alderdi ekonomikoaren ikasturteko kitapena egin baino lehen, kontuan har dadin. Alderdi ekonomikoaren kitapenean kitatutako jarduera-unitateei dagokien dirulaguntza deskontatuko da, eta, ordutik aurrera, ez da jarduera-unitate horiek berreskuratzeko aukerarik izango epealdi osoan zehar.
Ikasturtean burututako jarduera-unitateen batezbestekoa abiapuntuaren % 110 baino handiagoa bada, esleitutako jarduera-unitateak onartuko dira kitapenean.
Esleitutako jarduera-unitateen kopuruaren % 110etik gora soberan gauzatutako jarduera-unitateak gorde egingo dira, kreditu kontzeptu gisa, epealdi osorako, betiere II. eranskinean finkatutako erreferentziazko talde-ratioa betetzen bada.
Behin betiko kitapena (2022-2025 epealdia).
2024-2025 ikasturtearen amaieran, epealdi osoko jarduera-unitateen kitapena egingo da, dagokion doikuntza gauzatuz.
Doikuntza horretan, epealdiko hiru ikasturteetan euskaltegiak izan dituen kreditu eta zorrak aintzat hartuko dira.
Jarduera-unitateen kopurua behetik nahiz goitik II. eranskineko jarduera-unitateen kopuruaren % 10eko urkilaren barruan badago, esleitutako jarduera-unitateen kopurua hartuko da aintzat kitapenean.
Nolanahi ere, % 10etik beherako galerak baleude, esleitutako jarduera-unitateen kopurua hartuko da aintzat kitapena egiteko, eginiko jarduerak % 10eko urkilaren eta "galeren batezbestekoaren" artean badaude.
Euskaltegiak, ikasturtearen amaieran, II. eranskinean esleitutako jarduera-unitateen kopuruarekin alderatuta, "galeren batezbestekotik" behera burutu badu jarduera, hortik beherako jarduera-unitate horiengatik epealdiko azken ordainketan murrizketa bat aplikatuko da. Murrizketaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: burututako jardueraren eta "galeren batezbestekoaren" arteko aldea bider jarduera-unitateen laguntza-modulua.
Burututako jarduera-unitateen kopurua II. eranskinean ezarritako jarduera-unitateen % 110 baino handiagoa bada, esleitutako jarduera-unitateak onartuko dira kitapenean.
2024-2025 ikasturtean C1 lerroan eta A1 lerroan sustatutako aparteko orduei dagokienez:
eta b) apartatuetan zehaztutako irizpideei kalterik egin gabe, 2024-2025 ikasturtean HABEk abian jarritako sustapenen ondorioz, euskaltegi batek osatutako gehieneko jarduera horiei dagokien dirulaguntza jasoko du, betiere II eranskinean esleitutako jarduera-unitateen % 105eko muga ezarrita, baldin eta:
2021-2022, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan burututako jarduera-unitateen batura II. eranskineko jarduera-unitateak bider lau (lau ikasturte hartzen baitira aintzat) baino handiagoa bada.
2024-2025 ikasturtean jarduera unitateen % 100etik gora arituz gero.
C1eko eta A1eko jarduera unitateetan gora egiten bada. Bi maila horietako gora egitea ebazteko sustapen-politika abian jarri zeneko aurreko ikasturtea hartuko da kontuan:
C1erako, 2022-2023 ikasturtean 16-18 urteko gazteei emandako jarduera unitateak dira abiapuntu. 2024-2025 ikasturtean, 2022-2023 ikasturteko orduen aldean, gehitutako jarduera unitateak hartuko dira kontuan.
A1erako, 2023-2024 ikasturtetik 2024-2025 ikasturtera gehitutako jarduera-unitateak hartuko dira kontuan.
eranskinean esleitutako jarduera-unitateen % 100etik % 105era bildutako gehiegizko ordu horiek sustatutako lerroetan jarduteagatik sarituko dira, ez bestetan.
Hirugarrena. Interesdunei jakinaraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko urriaren 16a.
HABEko zuzendaria,
JOKIN AZKUE ARRASTOA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2022ko urriaren 6koa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025era bitarteko ikasturteetarako dirulaguntzen deialdia, 2022-2023 ikasturterako gutxieneko ikasle-kopuruaren talde-ratioari dagokionez eta kitapenean kontuan izan beharreko urkilaren metodologiari dagokionez.
- Aldatzen du: EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, HABEko zuzendariarena, euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuentzat 2022tik 2025 bitarteko ikasturteetarako dirulaguntza-deialdia egiten duena.