Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 15ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko irailaren 6ko Aginduaren bidez iragarritako laguntza-deialdian aurreikusitako ebaluazio-batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4977
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/15
- Argitaratze-data: 2024/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko irailaren 6ko Aginduaren bidez iragarri zen azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2024rako deialdia; dekretu horrek sindikatuei eta enpresa-erakundeei dirulaguntzak ematea arautzen du, beren jarduera-eremuei dagozkien gaietan elkartutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatu ditzaten.
Azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10. artikuluak ezartzen duenez, ebaluazio-batzorde bat izendatuko da aurkeztutako proiektuak aztertu eta ebaluatzeko. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute batzorde hori; zuzendaritzako titularrak izendatuko ditu batzordekideok.
Era berean, batzorde horrek ebazpen-proposamena helaraziko dio Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, azaroaren 9ko 232/2021 Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritakoa betez.
Hori guztia ikusirik, hau
Aditzera ematea 2024ko irailaren 6ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen ebaluazio-batzordearen osaera, sindikatu eta enpresa-erakundeentzako dirulaguntzak, prestakuntza-planak garatu ditzaten beren jarduera-esparruei dagozkien gaietan erakunde horiekin lotutako pertsonen kualifikazioa hobetzeko.
Lehendakaria. Zuriñe Sáez de Olazagoitia Echeazarra, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako Lan Antolamenduko arduraduna.
Idazkaria. Maider Alcayaga Tolosa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Kidea. Beatriz Fernandez Rodriguez, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzako teknikaria.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.