Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 15ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, «Don Bosco» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuari baimena ematen diona Errenteriako Txirrita-Maleo industrialdeko 6 pabiloian, 5K, 5L eta 5M moduluetan, Planta Kimikoko erdi-mailako eta Kimika Industrialeko goi-mailako zati praktikoak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4959
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/15
  • Argitaratze-data: 2024/10/29

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 16ko 386/2013 Dekretuak (uztailaren 23ko EHAA) IES Escuela del Papel BHI kendu zuen 2012-2013 ikasturtean. IES Escuela del Papel BHIk zituen eraikina, ekipamendua eta jarduerak, eta ikastetxeko ikasleen espedienteak CIFP D. Bosco LHIIren mende geratu ziren (20003480 kode unibertsala eta 012468 EAE kodea), titulu eta ziurtagiriak kudeatu, zaindu eta emateko.

Lanbide Heziketako sailburuordearen 2024ko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez (uztailaren 29ko EHAA), Tolosako Paper Eskolako instalazioen eta ekipamenduaren kudeaketa eta erabilera CIFP Tolosaldea LHIIra igaroko da 2024-2025 ikasturtetik aurrera.

Hezkuntza Sailak birkokatu egin du CIFP D. Bosco LHIIko Planta Kimikoko erdi-mailako eta Kimika Industrialeko goi-mailako heziketa-zikloen irakaskuntza, Errenteriako Beraun kaleko 1. zenbakian (20100 PK) dagoen eraikinaren bigarren solairuan. Eraikin hori ez da egokia, makinen zaratagatik, haien bolumen eta pisuagatik eta beharrezko azpiegituragatik, zikloetako jarduera praktikoak egiteko behar diren tailerrak instalatzeko.

Horregatik guztiagatik, CIFP D. Bosco LHIIko zuzendariak baimena eskatu du ziklo horien curriculumei dagozkien zati praktikoak emateko Errenteriako Txirrita-Maleo industrialdeko 6 pabiloiko 5K-5L-5M moduluetan dauden tailerretan.

Eskabidea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Lehenengoa. Baimena ematen da CIFP D. Bosco LHIIko Planta Kimikoko erdi-mailako eta Kimika Industrialeko goi-mailako heziketa-zikloei dagozkien zati praktikoak emateko, Txirrita-Maleo industrialdeko 6 pabiloiko 5K-5L-5M moduluetan (Txirrita-Maleo kalea 5, PK 20100, Errenteria).

Bigarrena. Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, eta baimendutako heziketa-zikloak emateko behar diren irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JON MIRENA LABAKA INTXAUSPE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik