Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 24koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3118
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/24
  • Argitaratze-data: 2024/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako eta salbuespenezko prozesuetako deialdia egin zen, eta prozesu horietako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hautaketa-prozesuei aplikatu behar zaien 14. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamazioak ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko.