Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 6koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2024ko ekainaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita batez ere langabeentzat den 2024-2025 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5376
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/06
  • Argitaratze-data: 2024/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo egintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko ekainaren 19ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, batez ere langabeentzat den 2024-2025 urteetarako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan). Ebazpena 2024ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

  1. eranskinean, 2024/3120 (77/76) orrialdean, D.1 atalean aipatutako denbora erreferentzia aldatzen da. Beraz, honela dio:

    Langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdian parte hartu duten emakumeak 2020 eta 2022 artean, biak barne, emakume gutxi dauden lanbide-arlo batzuetan.

    Honela esan behar du:

    Langabeentzako prestakuntza-eskaintzaren deialdian parte hartu duten emakumeak 2018 eta 2022 artean, biak barne, emakume gutxi dauden lanbide-arlo batzuetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 6a.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    FRANCISCO PEDRAZA MORENO.