Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 27koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak aldatzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5793
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/27
  • Argitaratze-data: 2024/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritu zuen Osasuneko sailburuordearen 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez (CEIm-E), Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritu zen eta batzordekideak izendatu ziren.

Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak aldatzeko eskabidea jaso denez, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortzeko eta haren funtzionamendua arautzeko abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoaren arabera, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak betez, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera aldatzea eta honako hauek izendatzea kide:

Presidentea:

Iñigo de Miguel Beriain jauna, Zuzenbidean lizentziaduna. Datu-babesaren arloko aditua.

Presidenteordea:

Iciar Alfonso Farnós andrea, farmakologia klinikoko espezialista eta bioetikan prestakuntza egiaztatua.

Idazkari titularra:

Maria Rodriguez Velasco andrea, Farmaziako lizentziaduna.

Ordezko idazkaria:

Nagore García Goitiandia andrea, Farmazian lizentziaduna.

Bokalak:

María Teresa Audicana Berasategui andrea, mediku espezialista.

Ignacio Díez González jauna, mediku espezialista.

Saioa Domingo Echaburu andrea, ESIko mediku espezialista.

José María González de Castro jauna, Zuzenbideko lizentziaduna.

Blanca Sampedro Andrada andrea, mediku espezialista.

Miguel Ángel Goenaga Sánchez jauna, mediku espezialista.

María José López Varona andrea, Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroko farmazialaria.

José Ignacio Pijoán Zubizarreta jauna, epidemiologia klinikoko mediku espezialista.

Iratxe Urreta Barallobre andrea, epidemiologia klinikoko mediku espezialista.

Eva Ferreira González de Viñaspre andrea, mediku espezialista.

Jesús Ángel Molinuevo Tobalina jauna, pazienteen interesen ordezkaria.

Ana Blanca Yoller, mediku espezialista.

Ignacio Garitano Gutiérrez jauna, epidemiologia klinikoko mediku espezialista.

Miguel Ángel Morán Rodríguez jauna, mediku espezialista.

Isabel Tejada Mínguez andrea, Biologiako lizentzia.

Lara Olazar Gómez andrea, mediku espezialista.

Cristina Alfaro Autor andrea, mediku espezialista.

Estíbaliz Cristóbal Domínguez andrea. Erizaintzan diplomaduna.

Víctor Bustamante Madariaga jauna, mediku espezialista.

Pedro González Fernández jauna, mediku espezialista.

Helena Barrasa González jauna, mediku espezialista.

Laura Serrano de Lucas andrea, ESIko farmazialaria.

Vanesa Regulez Campo, Erizaintzan graduatua.

Ana Belén de la Hoz Rastrollo, Biologiako doktorea.

Cristina Eguizabal Argaiz andrea, Biologiako lizentziaduna eta Biokimikako doktorea.

Bigarrena. Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen duen Osasuneko sailburuordearen 2023ko abenduaren 14ko Ebazpen bidez emandako akreditazioa berrestea.

Hirugarrena. Osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzea eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.

Laugarrena. Aldaketaren bat izanez gero Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 27an.

Osasuneko sailburuordea,

ENRIQUE FERNANDO PEIRÓ CALLIZO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.