Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, argitara ematen dituena 2024. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 5294
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/11
- Argitaratze-data: 2024/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2024ko maiatzaren 30ean, EHAAn argitaratu zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 21eko Agindua, 2024. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten duena.
Edozein motatako hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretako administrazio-egintzak argitaratu egin behar dira beti, eta argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, horrela baitago xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan.
Horiek horrela izanda, hau
Lehenengoa. Argitara ematea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 21eko Aginduaren arabera onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 11.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
Proiektuak ez dira iristen eskatutako puntuaziora, edo, puntuazio hori gainditzen badute ere, puntuazio handiagoko beste proiektu batzuek modalitate bakoitzera zuzendutako dirulaguntzaren zenbatekoa agortzen dute, edo proiektuek ez dute betetzen deialdian ezarritako baldintzaren bat.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)