Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 aldiko laguntza-deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 89
  • Hurrenkera-zk.: 2165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/22
  • Argitaratze-data: 2024/05/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, eta bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoarekin, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 aldiko laguntza-deialdia onartu zuen Lanbide organismo autonomoaren Administrazio Kontseiluak, 2023ko ekainaren 27an egindako bileran (2023ko uztailaren 1eko EHAAn argitaratua, 167. zenbakia). Bada, laguntza-deialdi horren 18.7 artikuluaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratuko da, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 aldiko laguntza-deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan dagoen zerrenda horretan adierazten dira espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Bigarrena. Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen dituela deialdi honen babespean diruz laguntzen diren jarduketak, EAEko 2021-2027 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.