Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, 2025 urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak (Sorgune) emateko Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5875
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/12/11
  • Argitaratze-data: 2024/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik 2025. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko deialdia egiten duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Agindua.

Kontuan izanda Agindu horren 13. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeak esleipen-irizpideetan oinarrituta txostena egingo duela eta 5. atalak Batzorde horretako kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Ana Lopez Asensio andrea (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria). Hark ezin badu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera jokatuko da.

Batzordekideak: Nagore Garcia Velázquez andrea; Ainara Martin Blanco andrea; Iker Tolosa Lafuente jauna eta Katrin Schlegel Sasiainbarrena andrea.

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria). Hark ezin badu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera jokatuko da.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.