Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 19koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, 2023ko urriaren 18koa. Akordio hori honako lege honen arlokoa da: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 5138
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/19
  • Argitaratze-data: 2023/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: 7/2023 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzekoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau egin du:

  1. Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Euskal Zibersegurtasun Agentzia sortzeko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen 2. artikuluaren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

  2. Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Lurralde Politikako ministroa,

    ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.