Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko 2023. urtean dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 774
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/01
  • Argitaratze-data: 2023/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko abenduaren 7ko aginduaren bidez (245 zenbakia duen EHAA, 2022ko abenduaren 26koa), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak prestatu eta igorriko ditu dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera ondoren azaltzen dena argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

Jon Martin Colorado.

Maite Gurrutxaga Otamendi.

Igor Leturia Azkarate.

Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria, izango da.

Bigarrena. Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 1a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.