Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen enpresa onuradunen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 63
- Hurrenkera-zk.: 1551
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/14
- Argitaratze-data: 2023/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Dirulaguntza publikoak ematerakoan publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen da ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako dirulaguntza aldatu zaienen zerrenda ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2022ko ekainaren 9an egindako bilkuran, eta erabakia 2022ko ekainaren 22ko EHAAn argitaratu zen (120. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez.
Hori dela eta, honako hau
Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2022ko deialdiaren babesean dirulaguntzak jaso dituzten enpresa onuradunen zerrenda (ikus ebazpen honen eranskina).
Bigarrena. Berariaz jakinaraztea deialdi honen xede diren dirulaguntzak % 100ean finantzatuta daudela REACT-UE baliabideen kargura, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren barruan, Euskadiko 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
(Ikus .PDF)