Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko irailaren 7koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena eta Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarriko diren Gurenet atarian prozedura hauetan emandako ebazpenak: Ertzaintzako lanpostuak betetzea izendapen askearen bidez eta merezimendu espezifikoen lehiaketaren bidez (C247, C248 eta C249) eta merezimendu orokorren lehiaketaren bidez (C250).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 177
  • Hurrenkera-zk.: 4281
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/09/07
  • Argitaratze-data: 2023/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen eta Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko ebazpenen hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz ebazpen horien bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdiak onartu eta argitaratzen dira, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak ematen dizkiguten eskumenak baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea 2023ko uztailaren 14an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 13ko Ebazpena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak lanpostuetara atxikitzen dituena.

Bigarrena. Argitara ematea 2023ko uztailaren 21ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpena, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren Bederatzigarren Oinarriko 1. zenbakian aurreikusitakoa betetzekoa.

Hirugarrena. Argitara ematea 2023ko uztailaren 21ean jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpena, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren Bederatzigarren Oinarriko 2. zenbakian aurreikusitakoa betetzekoa.

Laugarrena. Argitara ematea 2023ko uztailaren 28an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 27ko Ebazpena, akats materialak zuzentzen dituena 2023ko uztailaren 21eko Ebazpenean, 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren Bederatzigarren Oinarriko 2. zenbakian aurreikusitakoa betetzekoan.

Bosgarrena. Argitara ematea 2023ko uztailaren 26an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpena, akats materialak zuzentzen dituena 2023ko uztailaren 13ko Ebazpenean, Ertzaintzako karrerako funtzionarioak lanpostuetara atxikitzekoan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.