Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko irailaren 19koa, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, 2023ko ekitaldiari dagokionez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia. Elkartek programa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4447
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/09/19
- Argitaratze-data: 2023/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduak arautzen du arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa (Elkartek Programa), eta I. faserako deialdia egiten du, diruz lagundu daitezkeen proiektuak eskatzekoa. Agindu horren 11. artikuluko 1. apartatuan ezartzen denez, dirulaguntzak bi fase bereiziren eta jarraituen bidez emango dira, eta horietako bakoitza deialdi publikokoa izango da.
fasea ebatzi ondoren, II. fasearen deialdia egin behar da, agindu horren lehenengo eta hirugarren ataletan xedatutako moduan, aldez aurretik I. fasean hautatutako proiektuei laguntzak esleitzeko.
Elkartek Programa arautzen duen aginduaren 11. artikuluko 3. apartatuak xedatzen duenez, II. fasearen deialdia ebazpen bidez egingo da, eta Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak izango du hura emateko eskumena.
Aurreko guztiagatik, eta eman zaidan eskumena baliatuz, honako hau
Ebazpen honen xedea da II. fasearen 2023ko ekitaldirako deialdia egitea, aldez aurretik I. fasean onartutako proiektuei laguntzak esleitzeko, zeina 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren bidez deitu baitzen. Deialdi hau agindu horren 6. eta 11. artikuluetan aurreikusten da.
Deialdiko laguntzak finantzatzeko, berrogeita bat milioi (41.000.000,00) euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.
Aurrekontuko ekitaldiaren barruan eman beharreko laguntzen zenbateko osoak ezin izango du gainditu aipatutako zenbatekoa, ez eta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuan aldaketak onartzen badira, zenbateko hori eguneratzearen ondorioz sortzen den zenbatekoa ere. Bereziki, zenbateko hori emendatu ahal izango da, kontuan izanik eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa eta laguntzok ebatzi baino lehen; betiere, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak I+G+B bultzatzeko beste laguntza-programa batzuk egikaritu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ebazpena, emendatze hori erabakitzen duena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da prozedura ebatzi aurretik.
Elkartek Programa arautzeko aginduaren 2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, deialdiaren zuzkidura osoaren % 25, gehienez, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak finantzatzeko izango da, eta % 10, gehienez, interes bereziko ekintza osagarriak finantzatzeko. Halaber, eta artikulu beraren arabera, baldin eta, proiektu eta ekintza horietarako laguntzak esleitu ondoren, gehieneko diru-zenbatekoak agortzen ez badira, soberakina elkarlaneko oinarrizko ikerketa-proiektuak finantzatzeko erabiliko da.
Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da betetzen direla Elkartek Programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 19. artikuluetan proiektu eta erakunde eskatzaileei buruz ezarritako baldintzak.
Nolanahi ere, kontuan hartu beharko dira agindu arautzailearen 18.6 artikuluak I. fasearen (onartu daitezkeen proiektuak hautatzekoa) ebazpenari dagokionez ezartzen dituen aurreikuspenak.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren 12. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea. Agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa).
Eskabidea eskuratu eta betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikora jo beharko da beren-beregi:
https://www.euskadi.eus/servicios/1027110/ (gaztelaniaz) https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027110/ (euskaraz)
Eskabidea egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, baita jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta ere, «Nire karpeta» gunearen bitartez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:
https://www.euskadi.eus/micarpeta https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzen emate-proposamena prestatzeko, ebaluazio-organo bat eratzen da; hau da haren osaera:
Lehendakaria Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria izango da, Alberto Fernández González, eta, ordezko gisa, Ekintzailetza, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria, Leyre Madariaga Gangoiti.
Honako kide hauek izango dira bokalak:
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako titularra, Ana Belén Camacho Vera, eta, ordezko gisa, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzako teknikaria, Agustín García Pérez.
SPRI ordezkatzen duen pertsona bat, Amaia Martinez Muro, eta, ordezko gisa, Maite Hernández Hernández.
Teknologiaren arloan eskumena duen zuzendaritzako talde teknikoko kide bat, Natividad Niño Bartolomé, eta, ordezko gisa, Amaia Gandarias Uriarte, idazkari-lanak egingo dituena.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, edo, egintza berariazkoa ez bada, edozein unetan, eta aipatutako sailburuak ebatziko du errekurtsoa; hori guztia, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 19a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko uztailaren 4koa, Industriako sailburuordearena, Elkartek programaren 2023ko deialdiaren barruan diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasea ebazten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko urtarrilaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa -Elkartek Programa- arautzen duena eta diruz lagundu daitezkeen proiektuak eskatzeko, I. faserako deialdia egiten duena.