Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz argitaratu den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2023ko ekainaren 1eko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2823
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/02
  • Argitaratze-data: 2023/06/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak 2021eko martxoaren 2an eman zuen Ebazpenaren, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren deialdiari buruzkoaren, hamaseigarren oinarriarekin bat etorriz (martxoaren 23ko EHAA, 58. zk.), eta Segurtasun Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau

Lehenengoa. Jakinarazten da 2023ko ekainaren 1ean argitaratu dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko ekainaren 1eko Ebazpena, kide bat Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategoriako karrerako funtzionarioa izendatzen duena.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.