Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baita 2023. urtean publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta zabaltzeko jardueretarako emandako laguntzen berri.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3129
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/19
  • Argitaratze-data: 2023/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko apirilaren 19an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 5eko Agindua, publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 14. artikuluak dioenez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpen-proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak ebatziko du prozedura eta emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik. Hortaz, hauxe

Lehenengoa. Argitara ematea atxikitako eranskinetan Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko apirilaren 5eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak (I eranskina), eta, halaber, ezetsitako eskaerak (II eranskina).

Bigarrena. Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, jendeak horren berri izan dezan.

Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.