Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 13koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, 2030 Agenda Bonuen Programaren 2023ko dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 3015
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/13
  • Argitaratze-data: 2023/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren bitartez, 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren, EAEko elkarteen sareko erakundeek garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza- edo herritarren partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko laguntza gehigarri gisa, 2030 Agendarekin lotuta eta Garapen Jasangarrirako Helburuak direla eta.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiaren 2023ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2023rako laguntzen deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan diruz lagun daitekeen proiekturen bat garatzen duten irabaz-asmorik gabeko erakundeentzat, 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 3. artikuluaren arabera.

Balorazio Batzordea, aipatutako 23/2022 Dekretuaren 11.2 artikuluan arautua eta 2022rako laguntzen deialdi-ebazpenaren 5. artikuluan horretarako izendatua, honako pertsona hauek osatu dute:

Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzaren titularrak: Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria, batzordeburua.

Lehendakaritzako teknikari batek: Mikel Meneses Arenas, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko bokala.

Lehendakaritzako teknikari batek: Susana de Irazu Sopeña, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkaria.

Amaia Uribe Villar andreak, Lehendakaritzako Berdintasunerako Administrazio Unitateko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko aholkulari aditu gisa; hitza izan du, baina botorik ez.

Egungo Balorazio Batzordeak dirulaguntzak emateko egindako proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. 2030 Agendaren arloko proiektuak egiteko laguntzak esleitzea I. eranskinean zerrendatutako erakundeei, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera, euskal elkarte-sareko erakundeek 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuta garatutako dibulgazioko, hezkuntzako, prestakuntzako edo herritarren partaidetzako ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko laguntza gehigarri gisa.

Bigarrena. Laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. III. eranskinean jasotako erakundeek aurkeztutako eskabideetan atzera egitea onartzea.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 13a.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.