Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko urriaren 18koa, Segurtasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 216
- Hurrenkera-zk.: 4862
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/10/18
- Argitaratze-data: 2022/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko uztailaren 5eko Aginduak arautzen du joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko Euskadiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei dirulaguntzak emateko araubidea (2022ko uztailaren 18ko EHAA, 138. zk).
Agindu horren 11. artikuluarekin bat etorriz, eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Balorazio Batzordearen txostena ikusita, honako hau
Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren eskatzaileei bertan zehazten diren dirulaguntzak ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau erakunde interesdun guztiei jakinaraztea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau berariaz jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2022ko azaroaren 7koa, Segurtasuneko sailburuordearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzekoa: Ebazpena, 2022ko urriaren 18koa, Segurtasuneko sailburuordearena, irabazi-asmorik gabeko elkarteei joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematen dizkiena.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko uztailaren 5ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, 2022ko ekitaldian EAEn irabazi-asmorik gabeko erakundeek joko patologikoari buruzko informazio eta prebentzio unibertsaleko jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea arautzen eta iragartzen duena.