Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 22koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdia -2021eko ekitaldia-.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 3020
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/22
  • Argitaratze-data: 2022/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 7ko Aginduan aurreikusita dauden dirulaguntzak jasotzeko arauz ezarritako epearen barruan aurkeztu diren eskabideak. Agindu horren bidez onartu ziren 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen deialdia, 2021. urterako.

Balorazio Batzordeak proposamen bat egin du, eta, proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren 25., 32., 39., 46., 53., 60. eta 67. artikuluetan ezarritako balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta 2021eko uztailaren 7ko Aginduan jasotako oinarri arautzaileen 9.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko guztiarengatik, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan zerrendatutako eskatzaileei lankidetzarako laguntzak ematea, 2021eko uztailaren 7ko Aginduan jasotakoaren arabera. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako kopurua zehazten dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargura (284.778,77 euro) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kargura (1.139.114,99 euro). Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kargura kofinantzatzen den laguntzaren zatia Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan xedatzen denaren arabera gauzatuko da.

Landa-eremuetan nekazaritzakoak ez diren garapen-proiektuak edo basogintza-proiektuak egiteko laguntzak IV. eranskinean azaltzen dira, eta de minimis izaera dute, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren babesean (2013ko abenduaren 24ko EBAO, 3525. zk.).

Bigarrena. Laguntzak 2021eko uztailaren 7ko Aginduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira.

Hirugarrena. Ebazpen honetako III. eranskineko zerrendan ageri diren eskatzaileei ukatzea 2021eko uztailaren 7ko Aginduan jasotako lankidetza-proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak.

Laugarrena. Urtebeteko proiektuen kasuan, 2021eko abenduaren 31n amaituko da proiektu bakoitzean aurreikusitako jarduerak gauzatzeko epea; urte anitzeko proiektuen kasuan, berriz, 2022ko abenduaren 31n.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, zeinak ebatziko baitu, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 22a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)