Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, 2022an Rotterdamgo (Herbehereak) Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia erkidegoko polizia kidegoko kirolarientzako laguntzen deialdiaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 703
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko uztailaren 12ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), 2022an Rotterdamgo (Herbehereak) Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolarientzako laguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen.

Laguntzak esleitu eta onuradunei dagozkien ebazpenak jakinarazi ondoren, EHAAn eta Gurenet atariko iragarki-oholean argitaratu behar da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Beraz, honako hau