Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratzen, gordailutzen eta argitaratzen baita Eusko Jaurlaritzako zentroetan zerbitzuak ematen dituzten langileen eta garbiketako enpresa emakidadunen arteko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak egindako akordioa (hitzarmenaren kodea: 86100053012013).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 382
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/20
  • Argitaratze-data: 2023/01/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2022ko abenduaren 16an, adierazitako hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak egindako akordioaren dokumentazioa aurkeztu zen REGCONen, enpresaren eta sindikatuen ordezkarien sinadurak zituela.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluarekin, zeina urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotua baitago dekretu hori Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen.

Bigarrena. Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: 713/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa, eta 9/2011 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzkoa.

Hirugarrena. Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta egiaztatu da legezko eskakizun guztiak betetzen dituztela. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei horren berri ematea.

Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Yolanda Blanco Bastidak, Eusko Jaurlaritzako zentroetan zerbitzuak ematen dituzten langileen eta garbiketako enpresa emakidadunen arteko hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak emandako baimena baliatuz langile horiek Eusko Jaurlaritzako zentro hauetan ematen dituzte zerbitzuak: Lakua, Samaniego, Arkautiko Akademia, Herrizaingoko bulegoak, Eusko Legebiltzarra, Ejie-Eusko Jaurlaritzako Dokumentazio Zentroa, Emakunde, Arartekoaren bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Gasteizko Justizia Jauregia, Lehendakaritza, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa, SOS Deiak, Neiker-Arkautiko Granja Eredua, CRL/LHK, Zuzenean, Arabako eta Bizkaiko Osalan zentroak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako probintzia-artxibo historikoak eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan dituen kudeaketa bateratuko zentroak (Vitoria-Gasteiz kalea 3, Intxaurrondo kalea 70, Marina kalea 12, Andia kalea 13 eta Easo kalea 10), 2022ko uztailaren 11ko EHAAn (133. zk.) argitaratutako akordioaren arabera honako hau

Adierazten du: Batzordea 2022ko abenduaren 14an bildu zen, eta, Zaintzen SAk eskatuta (sarrera-erregistroko zk.: 9361), behean azaltzen den gaia aztertu zuen, bai eta hari buruzko ebazpena eman ere, bileraren aktan transkribatuta eta jarraian adierazita dagoenaren arabera.

Planteatutako gaia: Zaintzen SA enpresak Batzorde Paritarioari eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Bilbon dituen kudeaketa bateratuko zentroetan zerbitzuak ematen dituzten langileak hitzarmenaren aplikazio-eremuan sartzeko (helbide hauetan daude eraikinak: Kale Nagusia 85; Concha Jeneralaren kalea 23, eta Maximo Aguirre kalea 18 bis, 3. solairua).

Batzordearen ebazpena: Batzorde Paritarioak, Eusko Jaurlaritzako zentroetan zerbitzuak ematen dituzten langileen eta garbiketako enpresa emakidadunen arteko hitzarmen kolektiboaren I. eranskinaren bidez esleituta dituen funtzioak betez, eta bertaratutako guztien adostasunez, erabaki du Eusko Jaurlaritzak Bilbon dituen kudeaketa baterako zentroak hitzarmenaren aplikazio-eremuan sartzea (helbide hauetan daude eraikinak: Kale Nagusia 85; Concha Jeneralaren kalea 23, eta Maximo Aguirre kalea 18 bis, 3. solairua).

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Vitoria-Gasteizen, 2022ko abenduaren 14an.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik