Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 16koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Bultzatu programako 2022ko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Bultzatu programaren bidez, enpresak ekonomikoki suspertzeko laguntzak ematen dira, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babesteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 5805
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/16
  • Argitaratze-data: 2022/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Bultzatu programa, Errusiak Ukrainari eraso egin izanaren ondorioz jasandako inpaktuaren ondoren enpresen bideragarritasuna eta iraunkortasuna babesteko laguntzak ematekoa».

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau