Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urtarrilaren 25ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez baliogabetzen baita zuzendari beraren 2020ko urriaren 30eko Ebazpena. Horren bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduretan kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda, programazio didaktikoa ez entregatzeagatik (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitu ziren), izangai bat prozedura horretatik kanpo uzteari dagokionez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 885
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/01/25
  • Argitaratze-data: 2021/02/17

Testu legala

Gorka Lozano Merino jaunak izangaia da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan, bai eta espezialitate berriak eskuratzekoetan ere gorako errekurtsoa jarri zuen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urriaren 30eko Ebazpenaren kontra (EHAA, 2020ko azaroaren 13a). Ebazpen horren bidez, argitara eman zen kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda, programazio didaktikoa epean ez entregatzeagatik.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko urtarrilaren 5eko Ebazpenaren bidez, aintzat hartu da jarritako gorako errekurtsoa. Halaber, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2021eko urriaren 30eko Ebazpena baliogabetuko da, errekurtsogilea prozedura horretatik kanpo uzteari dagokionez. Hori dela-eta, Gorka Lozano Merino jaunari aitortzen zaio Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran parte hartzen jarraitzeko eskubidea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko ingeleseko espezialitatean, txanda librean.

Era berean, Gorka Lozano Merino jaunak irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatu da.

Horrenbestez,