Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2021eko azaroaren 17koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: Eskola-garraioko banakako dirulaguntzak, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 236
- Hurrenkera-zk.: 5996
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/11/17
- Argitaratze-data: 2021/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egin da, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute.
Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzko 3. artikuluan, hau dago ezarrita:
Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 3.773.000 euro bideratuko dira.
1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 3.773.000 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.
Hori dela eta, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak proposatuta, hau
Lehenengoa. 367.000,00 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 4.140.000,00 euro bideratuko dira.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 17a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.