Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 16koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, baita espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozeduren deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen). Halaber, argitara ematen da gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaien zerrenda ere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 2160
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/04/16
  • Argitaratze-data: 2018/04/23

Testu legala

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduretan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta behin aztertuta, aipatutako deialdiaren 4.3 oinarriak xedatutakoaren arabera, hau

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018. Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» - «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) - «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

Aipatutako behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko da:

http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018. Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» - «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Aurreko probak» - «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».