Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 14koa, Plangintza eta Antolaketako zuzendariarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan sartzeko 2017-2018 ikasturteko probarako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5863
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/11/14
  • Argitaratze-data: 2017/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016ko otsailaren 11ko Aginduaren 2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak heziketa-zikloetara sartzeko proba baterako deialdia egingo du, gutxienez urtean behin.

Horren ondorioz, honako hau

Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetan zuzenean sartzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleentzako sarbide-probak egiteko 2017-2018 ikasturteko deialdia egiten da.

Erdi-mailako 500 plaza eta goi-mailako 1.500 plaza betetzeko dei egiten da, dagoen aurrekontuaren arabera.

Eskaintzen den plaza-kopurua baino eskabide gehiago jasotzen bada, eskabideen baremazioa egingo da, honako irizpideei jarraituz:

  1. Sarrera-probaren atalen bat gaindituta edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta nota hori gordetzen den aldiaren barruan egotea.

  2. Bizitokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Baldintza hori egiaztatzeko, NANan jasota dagoen helbidea hartuko da erreferentzia gisa. Helbide hori aldatu egin bada, inskripzioa egiterakoan egiaztatu beharko da aldaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztuta.

  3. Hizkia izango da berdinketa hausteko irizpidea, hala ezartzen baitu 2017-2018 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zein izango den jakiteko zozketaren emaitza argitaratzen duen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenak.

  1. Proba hori egin ahal izateko, I. eranskinean jasota dauden ikastetxeren batean eman beharko dute izena, 2018ko urtarrilaren 8tik 19ra bitartean biak barne, Hezkuntza Sailak horretarako jarri duen aplikazio informatikoaren bitartez.

  2. Proba egiteko izena emateko unean ikusiko dira salbuespen-kasuak, hala badagokio, eta horiei buruzko agiriak eta baremazioa egiteko dagokion gainerako dokumentazioa aurkeztuko dira. Izen-emate aldia amaitu ondoren, ezin izango da probako datuei eragiten dien aldaketarik egin.

  3. Izena emateko ikastetxeek eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzek informazioa emango diete interesatuei: sartzeko baldintzak, salbuespenen eskaera, probak noiz egingo diren, proben edukia, eta abar.

  4. Pertsona batek ezingo du sarrera-probatarako izena eman autonomia-erkidego baten baino gehiagotan, ikasturte berean. Baldintza hori ez betetzeak inskripzioa deuseztatzea ekarriko du berekin. Egoera hori egiaztatzeko, II. eranskinean jasotzen den aitorpena bete beharko du.

Onartutakoen behin-behineko zerrenda azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa 2018ko urtarrilaren 29an argitaratuko da. 2018ko urtarrilaren 30etik otsailaren 14ra bitartean, biak barne, onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak aurkeztu ahalko dira, ikastetxeetako idazkaritzan. Aldi horretan, ezin izango da baremoaren atalei buruzko agiri berririk erantsi.

Proba egiteko onartutakoen behin betiko zerrenda azterketa-eskubideak ordaindu aurrekoa 2018ko otsailaren 23an argitaratuko da, 7. artikuluan aipatzen diren tokietan.

Zerrenda horretan agertzen diren ikaslegaiek azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte sarrera-proba egiteko. Matrikula gauzatutzat joko da dagokion prezio publikoa ordaindu ondoren.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak aipatzen dituen modalitateen bitartez ordaindu ahal izango da azterketa egiteko eskubidea. Kreditu-erakunde kolaboratzaileek lagunduko dute horretan.

Ordainketa-gutuna inskripzio-agirian datorren web (URL) helbidean lortu ahalko da.

2018ko martxoaren 2an izango da azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna.

Proba egiteko onartutakoen behin betiko zerrenda, azterketa-eskubideak ordaindu ondorengoa, 2018ko martxoaren 9an argitaratuko da. Zerrenda horretan, ikasle bakoitzari azterketa egiteko esleitu zaion ikastetxea adieraziko da.

Oro har, inskripzioa egiten den ikastetxea hartuko du ikasleak erreferentzia gisa proben inguruko prozedura gauzatzeko.

Salbuespen izango dira honako egoera hauek:

  1. Ikastetxe batean egiten diren eskabideen kopurua gutxieneko inskripzio-kopurua baino txikiagoa bada.

  2. Ikastetxe batean egiten diren eskabideen kopurua gehieneko inskripzio-kopurua baino handiago bada.

    Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak plaza libreak dituen beste ikastetxe batzuk berresleituko dizkie egoera horietako batean dauden interesdunei. Kasu horretan, azken hori izango da ikaslearen erreferentziako ikastetxea.

    Bigarren egoerari dagokionez, hizkia izango da erabili beharreko irizpidea ikastetxea berresleitzeko, hala ezartzen baitu 2017-2018 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zein izango den jakiteko zozketaren emaitza argitaratzen duen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren Ebazpenak.

    Berresleitutako ikasleen espedienteak berresleitzearen ondorioz dagokien ikastetxeetara bidaliko dira. Ikasleak hasieran izena eman zuen ikastetxea arduratuko da lekualdaketa hori egiteaz

Proba egiteko salbuespenen behin-behineko ebazpena ikastetxe bakoitzak argitaratuko du 2018ko martxoaren 16an.

Martxoaren 16a eta apirilak 17a bitartean egin ahalko dira salbuespenei buruzko ebazpenaren aurkako erreklamazioak, dagokien ikastetxeetako idazkaritzetan. Era berean, salbuespenen behin-behineko zerrendan adierazitako agiriak osatu ahal izango dira.

Salbuespenen behin betiko zerrenda apirilaren 20an argitaratuko da, 12:00etan.

Deialdi honen inguruko guztia ikastetxe bakoitzak argitaratuko du, berak zehaztuko dituen bitartekoak erabiliz, onarpen-prozesuari dagokiona izan ezik; onarpen-prozesuari buruzko informazioa www.hezkuntza.net ó www.euskadi.net/fp-lh webgunean ere argitaratuko da.

  1. Egin beharreko proben egutegia:

    (Ikus .PDF)

  2. Probak non egingo diren.

    Azterketa-eskubideak ordaindu ondorengo onartutakoen behin betiko zerrendan zehazten den tokian egingo da proba.

    Probak egingo diren ikastetxeetako zuzendaritzen ardura izango da tokiak antolatzea eta proben antolaketa ikuskatuko duten langileak nortzuk izango diren zehaztea.

    1. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetako idazkaritzek zainduko dituzte probetako kalifikazio-aktak eta probei dagozkien gainerako agiriak lurralde bakoitzari dagozkion ariketak barne , zein zortzi hilabetez gordeko baitira.

  3. Probak prestatzea.

    Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren eskariz, I. eranskineko ikastetxeen ebaluazio-batzordeek prestatuko dituzte probak, bai eta haiek ebaluatzeko irizpideak ere. Ondoren, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari helaraziko dizkiote, probak egiteko momentuan batzorde guztien artean bana ditzan.

    Betiere, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak gainbegiratuko du prozesua, bai eta aholkularitza emango ere.

Proben emaitzak 2018ko maiatzaren 11ko 12:00etan argitaratuko dira. Une horretatik aurrera, maiatzaren 25eko 13:00ak arte, erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da. Erreklamazioak, bestalde, esleitutako ikastetxeetako idazkaritzetan egingo dira.

Egindako erreklamazioen ebazpena 2018ko maiatzaren 31 argitaratuko da, 11:00etan.

  1. Proba osoa gainditu duten ikasleek kreditatze-ziurtagiriak eskura ditzakete, 2018ko ekainaren 4tik aurrera, behin betiko emaitzak argitaratzean esango den tokian.

  2. Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak egingo ditu prozesuaren gaineko ikuskaritza- eta aholkularitza-lanak.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honetan prozedura-gaietarako arautzen ez denerako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa aplikatuko da, ordezko modura.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 14a.

    Plangintza eta Antolaketako zuzendaria,

    NICOLÁS SAGARZAZU ALZUA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.