Arautegia

Inprimatu

908/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen diren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1539
  • Xedapen-zk.: 908
  • Xedapen-data: 2022/03/17
  • Argitaratze-data: 2022/04/06

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren bidez, onartu egin dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2018 eta 2019an iragarritako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetarako deia egitea.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea (I. eranskina) Goi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Goi Mailako Tituluduna kategorian (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala).

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinaren bidez eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean agertzen den merezimenduen baremoa onartzea.

Bosgarrena. Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen gai-zerrenda onartzea.

Seigarrena. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 3tik ekainaren 2ko 14:00ak arte ezartzea, oinarri orokorrak onartzen dituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 1473/2021 Ebazpenaren 9.3 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

  1. Deialdiaren xede diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Goi Mailako Tituluduna kategoriako (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala) destinoak..

  2. Deialdian sartutako destinoen % 7 desgaitasunen bat duten langileek betetzeko gordeko dira, II. eranskinean jasotako oinarri orokorretako 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.

  1. Izangaien betekizunak.

    Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, oinarri orokorretan ezarritako salbuespenak kenduta, izangaiek, oinarri orokorretan zehaztutako eskakizunez gain, honako hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epearen azken egunean eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte:

    1. Oinarri orokorretako 6.2.c) apartatuan xedatutakoarekin bat, unibertsitateko edozein titulu edo titulu baliokidea izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emana, eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuan espezializatutako Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren titulua izatea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edonola ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak betetzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak xedatutakoaren arabera, bai eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozein eskakizun betetzea ere.

    3. Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen lanbide-taldearen arabera:

      A1 taldea (A talde zaharra): 25 euro.

  2. Lehiaketaldiaren garapena.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahai kalifikatzaileari dagokio proben edukia eta kalifikazioa zehaztea, eta, horretarako, hautaketa-prozesua behar bezala garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu, eta prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatuko du.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari eskatu ahal izango dio aholkulariek parte har dezatela hautaketa-prozesuaren fase guztietan, bai probak prestatzeari dagokionez, bai lehiaketaldian. Epaimahaikideei eskatzen zaien titulu-eskakizuna bete beharko dute pertsona horiek.

    Epaimahaiak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari kanpoko aholkularitza-erakundeetara jotzea eskatu ahal izango dio ere bai, probak prestatzeko eta oposizioaldian probekin zerikusia duten gai guztietarako. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak behar diren neurriak jarriko ditu kanpo-erakunde aholkularien parte-hartzea gauzatzeko.

    Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:

    1. Lehenengo ariketa: probari idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

      Halaber, proba prestatzeko bibliografia ere eranskin horretan jasoko da.

    2. Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.

      Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.

  2. Oinarri orokorretako 14. apartatuan zehaztutako puntuazio-hurrenkeraren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, 14.2 oinarrian zerrendatzen den dokumentazioaz gain:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako unibertsitateko edozein lizentziaren edo titulu baliokidearen eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuan espezializatutako Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1473/2021 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian xedatutakoaren arabera, destino hauek betetzeko deialdia egiten da:

Txanda askeko deialdia: 3 destino.

Sarbide orokorra: 3.

Erreserba-kupoa desgaitasunen bat duten pertsonentzat: 0.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat: 0.

Bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzat: 0.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak (adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako kupoa) ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek desgaitasunen bat duten langileentzako erreserba-kupoan gehituko dira (bestelako desgaitasunak dituzten pertsonentzako kupoa).

Desgaitasunen bat duten langileentzako destinoak ez badira betetzen ez dagoelako hautaketa-prozesua gainditzen duen izangai nahikorik, destino horiek dagokion txandako sarbide orokorreko lanpostuetan gehituko dira; hots, barne-sustapenean edo txanda irekian.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak, barne-sustapeneko txandarako, eskabideak aurkezteko epea hasi baino lehen ezarriko dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da. Txanda askearen kasuan, destinoak ezarriko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren xede den kategoriaren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko indarreko zikloko destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena argitaratu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori ere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratuko da.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 60 puntu).

    Eskabideak aurkezteko epearen azken egunera arte hautagaiei aitortu zaien zerbitzaldia hartuko da kontuan.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Goi Mailako Tituludun gisa (Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Teknikaria lanpostu funtzionala) edo kudeaketaren eta zerbitzu orokorren kudeaketa-arloko lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.

  2. Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

    Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

    Zerbitzu-eginkizunetan edo goragoko kategoriako eginkizunetan emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

    Halaber, jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira zerbitzu berezietan emandako zerbitzuak.

  1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa (gehienez, 20 puntu).

    Apartatu honetan, honako hauen arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

    1. Graduaurreko prestakuntza:

      Espediente akademikoaren balorazioa honela egingo da:

      (Ikus .PDF)

      Ez dira ebaluatuko, eta, horregatik, ez dira zatitzailean sartuko, ez ofizialki baliozkotu diren ikasgaiak, ez erlijioko, prestakuntza politikoko, gorputz-hezkuntzako, hizkuntzetako ikasgaien kalifikazioak, ez deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den tituluaren ikasketen berezko edukiarekin funtsezko loturarik ez duten beste ikasgai batzuen kalifikazioak.

    2. Graduondoko prestakuntza:

      Cum laude doktore-titulua: 10 puntu.

      Doktore-titulua: 9 puntu.

      Graduondoko masterra: 6 puntu.

      Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 5 puntu.

      Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

      Deialdiko lanpostu funtzionalean sartzeko eskatzen den titulu-maila (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

      Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,25 puntu.

      Lotutako bestelako unibertsitate-tituluak: 2,5 puntu.

      Cum laude doktore gisa puntuazioa emanez gero, ez da punturik emango doktore gisa. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen diploma lortzeko balio duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.

    1. Etengabeko prestakuntza:

      Eskatutako destinoaren kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

      9 ordura arte: 0,25 puntu.

      10 eta 19 ordu bitartean: 0,75 puntu.

      20 eta 29 ordu bitartean: 1,25 puntu.

      30 eta 49 ordu bitartean: 2 puntu.

      50 eta 99 ordu bitartean: 3 puntu.

      100 eta 249 ordu bitartean: 4 puntu.

      250 eta 599 ordu bitartean: 5 puntu.

      600 ordu edo gehiago: 6 puntu.

      Ikastaroen egiaztagirian kreditu kopurua bakarrik jasota dagoenean, puntuazioa emateko baliokidetasun hau egingo da:

      Kredituen Europako Sistemaren (ECTS) 1 kreditu: 25 ordu.

      Etengabeko Prestakuntza Batzordeko 1 kreditu: 10 ordu.

      Ikastaroaren ordu kopurua eta kreditu kopurua adierazten ez duten egiaztagirien kasuan, edo kredituak izan bai baina horiek aurreko paragrafoan zehaztutakoak ez direnean edo kredituen beste ordu-baliokidetasun bat ezartzen denean, epaimahaiak, aurkeztutako egiaztagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

      Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera egiaztatutako/akreditatutako ikastaroak ere, betiere titulu ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

    2. Irakaskuntza-jarduerak:

      Fakultateko/Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.

      Unibertsitateko fakultateko/eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.

      Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,750 puntu.

      Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

    3. Jarduera zientifikoa eta ezagutzaren hedapena:

      Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren:

      Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

      Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

      Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

      Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

      Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

      Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 2 puntu.

      Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

      Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

      Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

      Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

      Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

      Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

      Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

      Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

      Ez da baloratuko apartatu honetan zehaztu ez den merezimendurik.

    4. Hizkuntzak (gehienez, 3 puntu):

      Ingelesa: gehienez, 1,5 puntu.

      Frantsesa: gehienez, 1,5 puntu.

      Alemana: gehienez, 1,5 puntu.

    5. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

  2. Euskara:

  1. HE: 27 puntu.

  1. HE: 18 puntu.

  1. HE: 9 puntu.

I. GAI-ZERRENDA OROKORRA

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.

  2. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.

  3. Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa sektore sanitarioan. Lanpostuen diseinua.

  4. Lan-karga. Lan fisikoa: ebaluazioa. Lanpostuen diseinua osasun-esparrura aplikatuta.

  5. Arrisku muskuloeskeletikoa ingurune sanitarioan. Pisuak eskuz manipulatzearen eta pazienteak mobilizatzearen arazoa.

  6. Ingurune sanitarioan izaten diren jarrera behartuen edo mugimendu errepikatuen ondoriozko arrisku muskulueskeletikoa.

  7. Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitearen ondoriozko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.

  8. Txandakako lana: txandek osasunean eragiten dituzten gorabeheren prebentzioa. Erritmo biologikoak.

  9. Arriskuen prebentzioa eta generoa.

  10. Etika, legeria eta lan-osasuna. Alderdi legal eta etikoak osasunaren zaintzara aplikatuta, eta lanposturako egokitasuna.

  11. Laneko psikologiaren teknikak. Elkarrizketa konduktual egituratua.

  12. Pertsonen arteko harremanak enpresan. Pertsonen arteko gatazkak enpresan eta lanari aplikatutako soziologia.

  13. Gatazkak ebazteko tresnak eta teknikak. Bitartekotza. Izaera gatazkatsuak maneiatu eta baloratzea enpresan.

  14. Faktore psikosozialak ebaluatzea inkesten bidez. FPSICO eredua.

  15. Ebaluazio eta esku-hartze psikosoziala: talde fokalak, administrazio-datuen analisia edota Deplhi inkestak.

  16. Laneko estresa eta prebentzio-neurriak.

  17. Laneko jazarpena. Arrazoien azterketa. Esku hartzeko tresnak eta metodoak.

  18. Laneko indarkeria. Sektore sanitarioaren bereizgarriak. Arrazoien azterketa. Esku hartzeko tresnak eta metodoak.

  19. Antsietate-nahasmenduak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.

  20. Nahasmendu fobikoak, fobia zehatzak eta fobia soziala. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.

  21. Nahasmendu obsesibo-konpultsiboak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.

  22. Depresio-nahasmenduak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta ebaluazioa.

  23. Laneko adikzio-jokabideen prebentzioa eta detekzio goiztiarra. Esku hartzeko tresnak. Sektore sanitarioko lege-esparru zehatzak.

  24. Nahasmendu psikotikoak. Lanposturako egokitasunaren analisia eta balorazioa.

  25. Sektore sanitarioko laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten lege-esparruak. Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea. Lan-osasuna Osasunaren Lege Orokorrean.

  26. Laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten agente nagusiak: Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionala, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.

  27. Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europako Erkidegoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.

  28. Prebentzio-zerbitzuen araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Prebentzio-espezialitateen berezko eginkizunak eta eginkizun partekatuak. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

  29. Prebentzio-plana eta prebentzioaren planifikazioa. Prebentzioaren integrazioa. Prebentzioa kudeatzeko jarraibideak eta ziurtapen-sistemak.

  30. Langileen parte-hartzea laneko arriskuen prebentzioan. Ordezkaritza eta partaidetza-organoak.

  31. Arrisku profesionalpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.

    GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

  1. Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioko Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak argitaratutakoak.

  2. Zaintza sanitario espezifikoko protokoloak, gai-zerrendarekin zerikusia dutenak. Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarraren Lan Osasuneko Lantaldea.

  3. Gai-zerrendarekin lotura duten prebentzioari buruzko ohar teknikoak, Laneko Segurtasun eta Higiene Institutu Nazionalak argitaratutakoak.

    I. Olaciregui eta I. M.ª Azkoaga. Enpresan LAP plana ezartzeko eskuliburua. Osalan. 2006.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren indarreko dokumentuak.

  2. Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo, Vol.1, capítulo 17; Vol 2, capítulo 34, Factores Psicosociales y de Organización; capítulo 51, Violencia; Vol 3, capítulo 97, Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. Lanaren Nazioarteko Erakundea. Laneko eta Gizarte Gaietako Ministerioa. 2001.

    A. Hernández eta beste batzuk: Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios, Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionala, 2000.

  1. Fernando G. Benavides: Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. 2. edizioa. Editorial Masson. 2000.

  2. FPSICO metodoa.

  3. Fernández-Velázquez. Impacto laboral del estrés. Lettera. 2005.

    E. Fernández eta beste batzuk. El acoso moral en el trabajo. Evaluación, prevención e intervención. Osalan. 2004.

  1. Francisco Gil Rodríguez: Introducción a la psicología de las organizaciones. Alianza Editorial. Madril. 2003.

    T. Gutierrez. Instrumentos de evaluación en Psicología de la salud. Alianza Editorial. 2003.

    L. Munduate Jaca. Gestión del conflicto, negociación y mediación. Ediciones Pirámide (Grupo Anaya S.A.). Madril. 2005.

  1. Buela-Casal. Manual de evaluación y tratamientos psicológicos. G. Editorial Biblioteca Nueva. Madril. 2001.

  2. Convenio colectivo sobre prevención y solución de reclamaciones en materia de acoso entre la Oficina Internacional del Trabajo. Convenio sobre la violencia y el acoso, 2019 (190. zk.).

    https://www.ilo.org/dyn/normlex/es/f?p=NORMLEXPUB:12100:0::NO::P12100_ILO_CODE:C190

  3. Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana 2021-2024.

  4. Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan aurre egiteko protokoloa.

    https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_servic_proto_aseso_confide/eu_def/adjuntos/ACOSO_SEX_WEB_eus.pdf

    LEGEDIA

  1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  2. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

  3. 57/2005 Dekretua, martxoren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena (VII. titulua).

  4. 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzekoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

  5. 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

  6. 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa.

  7. 28/2005 Legea, abenduaren 26koa, tabakismoaren kontrako osasun-neurriak ematekoa eta tabakoaren salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzekoa.

  8. 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunekoa.

  9. 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.

  10. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

  11. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

  12. 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.

  13. 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

  14. 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.

    II. GAI-ZERRENDA KOMUNA

  1. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

  2. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Xedapen Orokorrak. Euskadiko osasun-sistema: antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Kudeaketa-araubidea.

  3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

  4. Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

  5. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak, eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

  6. Osasunaren arloko aurretiazko borondateak.

  7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak: legearen xedea eta hildako pertsonen datuak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.

  8. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

  9. Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

  10. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

  11. Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

  12. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

  13. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028: Erakundearen irudia eta komunikazioa. Paziente eta erabiltzaileekiko harremanak. Kanpoko entitateekiko harremanak.

    GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

  1. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuarena.

  2. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.

  3. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.

  4. 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sisteman pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.

  5. 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.

  6. 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun arloko aurretiazko borondateena.

  7. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

  8. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.

  9. Marko Estrategikoa. Osasun Saila. 2021-2024.

    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/marco_estrategico_2021_2024/eu_def/adjuntos/Marco-Estrategikoa-Osasun-Saila-2021-2024.pdf

  10. Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

    https://www.euskadi.eus/libro/euskadiko-osasun-politikak-2013-2020-politicas-de-salud-para-euskadi-2013-2020/web01-a2ingkli/eu/

  11. Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 20 20.

    https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/cinfo_estrategia_seg_paciente/eu_def/adjuntos/ESTRATEGIA2020_eu.pdf

  12. Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia (2021-2024).

    https://www.euskadi.eus/contenidos/documentacion/doc_sosa_soziosanitario_estrat/eu_def/adjuntos/estrategia_sociosanitara_187x280_eu_web.pdf

  13. Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana 2022-2028.

    https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_ii_euskara_plana/eu_def/adjuntos/Osakidetzan-Euskararen-Erabilera-Normalizatzeko-III-Plana.pdf

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.