Arautegia

Inprimatu

838/2023 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, honako ebazpen hau zuzentzen duena: 423/2023 Ebazpena, apirilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, diplomadun sanitarioak lanbide-taldeko fisioterapeuta kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3415
  • Xedapen-zk.: 838
  • Xedapen-data: 2023/07/04
  • Argitaratze-data: 2023/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 264/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra egiteko deialdia egin zen, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenaren eranskinean agertzen da Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda, Fisioterapeuta kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Argitaratutako ebazpenak 2023ko ekainaren 6a ezarri du data gisa baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko.

Apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpena maiatzaren 16an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akatsak aurkitu dira destinoen zerrenda jasotzen duen eranskinean.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak hauxe dio: «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak hauxe dio: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».

Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz

Lehenengoa. Ebazpena ematea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenaren eranskina zuzentzeko. Eranskinean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da, Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategoriarako / lanpostu funtzionalerako. Hona hemen zuzenketa:

Apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenaren eranskinean jasotzen diren destinoen zerrendatik kanpo uztea destino hauek:

(Ikus .PDF)

Apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenaren eranskinean jasotzen diren destinoen zerrendan gehitzea destino hauek:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Aldatu egin behar da apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenean ezarritako erreferentzia-data, 2023ko ekainaren 6an ezarria zegoena, eta beste data bat hartu behar da erreferentziatzat: 2023ko uztailaren 28a.

Ondorioz, baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-hautaketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko uztailaren 28a da. 2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko uztailaren 28ra arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere. 2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko uztailaren 28ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan. 2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko uztailaren 28a amaitzen denean.

Hirugarrena. Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzen da.

Laugarrena. Gainerako jarduketetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 27ko 423/2023 Ebazpenean ezarritakoari eutsiko zaio. Ebazpen horren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza, Diplomadun Sanitarioen lanbide-taldeko Fisioterapeuta kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Bosgarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.