Arautegia

Inprimatu

594/2023 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1823
  • Xedapen-zk.: 594
  • Xedapen-data: 2023/03/21
  • Argitaratze-data: 2023/04/17

Testu legala

Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua hutsik dago, eta, hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun ente publikoko erakunde sanitario integratuen uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du lanpostu hori izendapen bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarri hauen arabera

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutupekoak nahiz lan-kontratudunak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edonor. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Unibertsitateko titulua edukitzea.

  2. Administrazio- eta kudeaketa-lanetan esperientzia izatea.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatzen den moduan aurkeztu ahalko dira eskaerak.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten hautagaiek, eskabidearekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honakoa zehaztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Izangaiek eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahalko dute.

    CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu beharko aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

    Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.