Arautegia

Inprimatu

552/2018 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hutsik uzten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa duten fakultatibo mediku eta teknikarien lanbide-taldeko zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketaren deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 3132
  • Xedapen-zk.: 552
  • Xedapen-data: 2018/05/18
  • Argitaratze-data: 2018/06/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 1398/2017 Ebazpenaren bidez (azaroaren 30eko EHAA, 229. zk.), zehazten diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan destinoa izango duten fakultatibo mediko eta teknikarien lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa deitzen da (lanpostu funtzional hauetarako izan ezik: fakultatibo espezialista familia-medikua-LMAT eta fakultatibo espezialista Pediatriako medikua-LMAT).

Aipatu ebazpen horren bitartez deitutako zenbait kategorietako lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko eskabiderik jaso ez dela ikusita, hutsik uzten da kategoria horiei dagokienezkoa.

Adierazitakoagatik, indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe

Lehenengoa. Hutsik uztea kategoria hauetako lekualdatze-lehiaketa:

Bihotzhodietako Kirurgiako fakultatibo espezialista medikua.

Kirurgia Pediatrikoko fakultatibo espezialista medikua.

Toraxeko Kirurgiako fakultatibo espezialista medikua.

Emergentzietako fakultatibo espezialista medikua.

Immunologiako fakultatibo espezialista mediku-teknikaria.

Ospitaleko Erradiofisiologiako fakultatibo espezialista mediku-teknikaria.

Fakultatibo teknikari biologoa.

Fakultatibo teknikari farmazialaria.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena. Deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun-zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik